San Rokeko 2. arrapala mantentze lanengatik geratuko da

Mugitzen duten paleten katea ordezkatzeari ekingo zaio azaroaren 23tik aurrera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udalak, mantentze-lanen barruan egiten duen "Birjartze Planarekin" darrai, eta horri esker, hiriko eskailera mekanikoan eta igogailuan, instalazioak aldatzen ditu urtero. Horri esker, instalazioak modernizatzen dira eta herritarrei etengabeko zerbitzu segurua eskaintzen zaie.

Honela, azaroaren 23tik aurrera, San Rokeko 2. arrapalak geldialdi tekniko bat izango du, mugitzen duten paleten katea ordezkatzeko. 5 egun barru berriro martxan egotea espero da. Kate hauei esker, arrapala mekanikoaren ibilbidean dauden paleta guztiei transmititzen die mugimendua. Bi katez osatuta dago, arrapala bakoitzaren ezker-eskuin, paleten mugimendu sinkronizatu eta uniformea egiteko.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/20-an argitaratua