'Dbus, zugatik egiten dugu lan', garraio publikoa sustatzeko kanpaina

Egiten den lana erakutsi eta balioesten da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
COVID-19aren ondorioz, egoera berrira moldatzen joateko, eta garraio publikoa sustatzeko asmoz, Dbusek kanpaina bat abiarazi du. Bertan, egunero egiten den lana erakustea da, eta honela herritarrek ikustea autobus zerbitzu baten atzean dagoen lana. Helburua, hainbat hilabeteetan egindako esfortzuak bere emaitzak izatea, eta erabiltzaileek egunerokoan garraio publikoa erabiltzen jarraitzea da, jendeari kalitatezko zerbitzua eskaintzen jarraituz.

Horretarako, beharrezkotzat jo dute egunerokotasunean konpainiaren barruan egin den lana erakutsi eta balioesten duen kanpaina martxan jartzea “Dbus, zugatik egiten dugu lan” lelopean. Kanpaina hainbat euskarritan ikusi daiteke:
  • Dbusen markesinetan
  • 4 autobusen errotuluetan
  • Ibilgailuen barruko pantailetan
  • Web orrian
  • Sare sozialetan.

Kanpainak erabiltzaileen konfiantza berreskuratu nahi du. Horretarako, bere historiako 130 urteetan zehar bere balio nagusi izan diren ezaugarriak transmititu nahi ditu eta kanpainaren protagonistak, enpresako langileak beraiek dira:
  • Gidariak
  • Administrazioko langileak
  • Garbitzaileak
  • Mediku Zerbitzukoak
  • Lan Arriskuen Prebentzioko Zerbitzukoak
  • Erabiltzaileen Arretarako Departamentukoak
  • Tailerretakoak.

2020/06/25-an argitaratua