Artea eta Giza Eskubideak, haur eta gazteen 17. ekitaldia

Zabaldu da on line aukeratzeko epea! Martxoaren 1etik 29ra margolan gustukoenak hautatu ahal izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 17. ekitaldi honetan, herritarrek aukera izango dute Publikoaren Saria erabakitzeko, epaimahai ofizialak aukeratutako margolanen artean hainbat kategoria eta modalitatetan. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!

Ekitaldi honetan 2.000 parte-hartzaile inguru izan dira, eta 1.420 lan aurkeztu dira, bakarkako eta taldeko marrazkiak kontuan izanda. Aukeratzeko epea amaitu ondoren, webgune horretan bertan argitaratuko da irabazleen zerrenda, eta zuzenean jakinaraziko zaie bai irabazleei, bai parte hartu duten zentroei.

Urtero bezala, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek parte hartu dute lehiaketan. Honako honetan, pertsona orok gaixotasunak sendatzeko beharrezkoak diren zerbitzu eta tratamenduen bidez lor daitekeen ahalik eta osasun-mailarik handiena izateko eskubideari buruz hausnartu dute (Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren, 24.artikulua).

Parte hartzeko jarraibideak



1. Sartu hemen: www.donostia.eus/gizaeskubideak
2. Webgunearen ezkerraldean sakatu “Margolanak aukeratu” lotura eta handik nahi duzun kategoria eta modalitatea hautatu dezakezu. Margolan bat hautatzeko sakatu “Aukeratu” botoia.
3. Erabiltzaile berri gisa erregistratzeko orria zabalduko zaizu: bete ezazu inprimakia zure datu pertsonalekin eta ez zaitez ahaztu zein helbide elektroniko eta pasahitza jartzen duzun, datu horiek baitira parte hartzeko aukera emango dizutenak.
4. Minutu gutxiren buruan, mezu bat jasoko duzu erregistratu duzun helbide elektronikoan. Bertan azalduko den esteka sakatzen duzunean, kategoria eta modalitate bakoitzeko marrazki bana hautatu ahal izango duzu “Aukeratu” botoia sakatuta.
* Ez badituzu lanak saio bakarrean aukeratu nahi, ez dago arazorik, lotura horretan nahi adina aldiz sarzaitezke eta.

2021/03/01-an argitaratua