Udalak herritarrak gonbidatzen ditu berdintasunaren inguruko online inkesta bat betetzera
Parte hartzen dutenen artean kultura-produktuak zozketatuko dira
Proiektuaren testuingurua
Donostiako Udalaren Berdintasunerako III Planaren (2014-2018) azken urtea da hau eta berdintasun sailak hurrengo planaren, 4.izango dena, lanketari begira prestaketa lanetan dihardu. Lanen artean, hiriko emakumeen eta gizonen egoera ezagutzeko diagnostikoa dago.
2012.urtean antzeko azterketa burutu zen, indarrean dagoen plana idazteko eta oso baliogarria izan zen. Berdintasunerako diagnostiko batek planaren lan-lerroak bideratu ez ezik, herritarrentzako baliogarria den informazioa ere ematen du. Informazio hau, era berean, emakume eta gizonen berdintasunaren esparruan interesa duten pertsona eta ikertzaileentzako baliogarria izan daiteke.
Edukiak
Datu kuantitatiboen iturri ezberdinak erabiliko dira, bai Udalekoak, bai beste iturri batzuetakoak; GSIN, Eustat, Eusko Jaurlaritza, etab. Atal kualitatiborako, eztabaida talde ezberdinak antolatuko dira, jakina, berdintasunarekin lotuta: enplegua, turismoa, kontziliazioa; gizarteratze eta migrazioa; hezkuntza eta gazteria; hirigintza, mugikortasuna eta etxebizitza; kultura, euskara eta kirola; parte hartze eta elkartegintza. Halaber, funtsezko eragileekin sakoneko elkarrizketak egingo dira.
Herritarrentzako inkesta
Informazio biltzeko beste bide bat, herritarrei zuzendutako inkesta izango da. Galdetegia
www.donostianberdin.org atarian dago. Parte hartzen dutenen artean hiru pack zozketatuko dira berdintasunarekin lotutako produktu kulturalekin. Inkesta eragile zuzenei ere bidaliko zaie, hala nola, emakumeen elkarteei. Helburua gure hiriko emakume eta gizonen egoera hobeto ezagutzea da, arrail esanguratsuenak ezagutzea eta azken urteetako bilakaera antzematea.
Inkesta
urriaren 1etik, urriaren 29ra egin daiteke eta zozketa azaroaren lehen hamabostaldian egingo da.
2018/10/04-an argitaratua