2021eko udal zerga-arauak onartuta

Kontuan hartzen dituzte jarduera ekonomikoarekin lotutako jarduerak, konfinamenduak eragindakoak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalbatzarrak 2021eko udal zerga-arauak onartu ditu, gaur egin den iraileko ohiko udalbatzarrean.

Ogasun eta Finantzetako zinegotzi Jaime Dominguez-Macayak adierazi du "2021eko zerga arauek behar gehien duten pertsonak babesten dituzte, eta hiriko ekonomia-jarduerak kontuan hartzen dituzte, hain zuzen ere, konfinamenduak eragindako geldialdia gainditzen saiatzen ari den ekonomia-jarduera". Zehatzago esanda, Udal gobernuak aurreikusten du 1,7 milioi euro gehiago biltzea zerga arau berriekin, eta horrek ahalbidetuko du, Jaime Dominguez-Macayaren ustez, Udalaren finantza-kaudimena, eta beraz, donostiarren bizi-kalitatea hobetzeko inbertsioak egiten jarraitzea.

Udal gobernuak zerga arauak oso gutxi aldatzeko proposamena egin zuen, eta gaurkoan tramitazioa amaitu da Udal gobernuaren eta oposizioko hainbat talderen arteko akordioarekin, hain zuzen ere, lau aldaketa egiteko. Eta horietako batek lotura du indarrean dauden zerga arauekin, eta zehatzago esanda, mahai eta aulkien gaineko tasarekin.

Hortaz, Udal gobernuak Elkarrekin Donostia udal-taldearekin akordioa lortu du, eta ondorioz, baiezko botoa emango dio aipatutako udal taldeak egindako zuzenketari, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eta Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonek aparkatzeko egoiliarren txartelaren gaineko tasan aurreikusitako igoera (%10) ez ordaintzeko.

Mahai eta aulkien gaineko tasa


Udal gobernua osatzen duten taldeek (EAJ-PNV eta PSE-EE) erdibideko zuzenketa adostu dute EH Bildu taldearekin, indarrean dauden mahai eta aulkien gaineko tasen hobarietan aldaketa egiteko. Gogoan izan, Udal gobernuak uda hasieran onartu zuela %66ko hobaria mahai eta aulkien gaineko tasan COVID19a dela eta terrazek izan duten jarduera ezari aurre egiteko.

Horrenbestez, adostutako erdibideko zuzenketaren ondorioz, hobaria %66koa izaten jarraituko du 11 mahai edo gehiago duten ostalaritza establezimenduentzat, eta aldiz, %90koa 10 mahai edo gutxiago dutenentzat. Gainera, COVID19agatik astebete edo gehiago itxi behar izango duten ostalaritza establezimenduek %99ko hobaria izango dute tasa horretan, itxita dauden egun horiei aurre egiteko.

Pisu turistikoak


Era berean, Udal gobernuak beste bi aldaketa adostu ditu EH Bildu eta Elkarrekin Donostia udal-taldeekin, hain zuzen ere, indarrean sartzeko tramitazio berria beharko duten bi aldaketa. Alde batetik, pisu turistikoen jarduera-lizentzia lortzeko tasa %50 handitzeko proposamena; eta bestetik, obra handia eskatzeko baimenak duen tasa %3 handitzeko proposamena.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/09/24-an argitaratua