Doluminak emateko online zerbitzu berria

Polloe, Altza eta Igeldoko hilerrietan eta Polloeko errausketa-labean egindako zerbitzu guztietarako eskaintzen da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak, www.polloe.eus Polloeko webgunearen bitartez, hildako baten senide edo lagunei doluminak bidaltzeko aukera eskaintzen du, “Doluminak online” zerbitzu berriaren bidez.

Zenduaren jende gertuenari maitasun eta indar mezu bat bidaltzeko era erraza dugu hau. Erabiltzaileak webgunearen “Doluminak online” atalera sartu beharko da eta, bertan, galdeketa labur bat bete.Polloeko langileriak zuk nahi duzun lagunari helaraziko dio zure mezua.

"Online doluminak" Polloe, Altza eta Igeldoko hilerrietan eta Polloeko errausketa-labean egindako zerbitzu guztietarako eskaintzen da.

2020/05/18-an argitaratua