Txomin, Euskadiko ekoauzorik 'adimentsuena'

Txomin auzo berrian 1.233 etxebizitza eta ekipamendu berri egongo dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako azken hirigintza-garapen handienetarikoa da Txomineko ekoauzoa, eta Euskadiko smart garapen-zona garrantzitsuena bilakatzear dago, mugikortasun iraunkorra jasotzen duen planari esker, honako hauetan oinarrituta:
  • ibilgailu elektrikoak,
  • argiztapen adimentsua,
  • berokuntza zentrala edo District Heating,
  • lehengo etxebizitzen birgaitze energetikoak
  • eta etxebizitza adimentsuak.

Lehen etxebizitzak jada entregatu dira, eta auzo horretan bizi diren herritarrek dagoeneko ezarri diren neurriez gozatzeko aukera dute. Orain arte, ia hamar milioi euro inbertitu dira, eta jarduera berrietarako beste milioi bat euroko partida aurreikusten da. Alkateordetzak zuzentzen du proiektua, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bi milioi eurotik gorako laguntza ekonomikoarekin.

Txomineko hirigintza-garapenaren barnean, 1. faseko lehen etxebizitzak entregatu dira. 1. fasean, oro har, 874 etxebizitza eraikitzea jasotzen da, erdia BOEkoak eta gainerakoak prezio tasatukoak, prezio librekoak eta ostatu emateko erabiliko direnak. Txomineko bigarren fasean, behin espetxea lekuz aldatuta, Barne Ministerioak jada baieztatu duenez, beste 359 etxebizitza eraikiko dira; beraz, guztira, Txomin auzo berrian 1.233 etxebizitza eta ekipamendu berri egongo dira.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/02/01-an argitaratua