Donostia udan kalitatezko zerbitzua eskaintzeko prestatu da

Behin-behineko informaziogunea irekiko da Cervantes plazan ekainaren 17tik irailaren 29ra bitartean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Uda-sasoiaren hasierarekin bat eginez, Alderdi Ederren (Cervantes plaza) behin-behineko informaziogune berria irekiko dute ekainaren 17a eta irailaren 29a bitartean, eta 3 informazio-postu izango ditu. Gainera, informazioa ematen dutenen talde osoa sendotu eta bi bulego iraunkorretako ordutegia zabalduko da. Egunero, 09:00etatik 20:00ak arte, hots, 11 orduz, informazio punturen bat irekita egongo da bisitariari arreta emateko.

Uda-garaian (ekainaren 17tik irailaren 29ra), honako hauek izango dira 3 informaziobulegoetako ordutegiak:
  • Cervantes plazako informaziogunea:
    • Astelehenetik igandera, eta jaiegunetan: 10:00 - 20:00.
  • Turismoko bulego nagusia Boulevardean:
    • Astelehenetik larunbatera: 09:00 - 20:00.
    • Igandetan: 10:00 - 19:00
    • Jaiegunetan: 10:00 - 20:00.
  • Turismo arloko informazioa emateko gunea autobus-geltokian:
    • Astelehenetik larunbatera: 09:00 - 20:00.
    • Igandetan: 10:00 - 19:00.
    • Jaiegunetan: 10:00 - 20:00.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/06/21-an argitaratua