Euskaraldiaren antolatzaileek jendea gogotsu ikusten dute bigarren edizioari ekiteko

Izen-ematea azaroaren 24ra arte luzatuko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bihar, azaroak 20, euskaraldiaren bigarren edizioa hasiko da, abenduaren 4ra luzatuko dena. Azken egun hauetan izen-emate kopurua izugarri hazi dela ikusita, antolatzaileek izen-ematea azaroaren 24ra arte luzatzea erabaki dute. Hein batean, aurtengo Euskaraldia sustatzeko eta jendeari informatzeko izandako zailtasunengatik.

Pandemiak sortu duen ezohiko egoerak eragina izango du aurtengo ariketan baina Euskaraldiko antolatzaileek Euskaraldiaren garrantzia eta balioa nabarmendu nahi izan dute. “Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko balioko du. Bakoitzaren hizkuntza ohituretan eragin eta gure eguneroko harremanetan -etxean, lantokian, lagunartean, establezimenduetan eta abar- euskara gehiago erabiltzeko aukerez jabetzea da asmoa”.

Euskaraldia hasteko bezperan, Donostian bildu dira antolatzaileak eta hainbat pertsonalitate. Hauen helburua, jendeak Euskeraldian parte hartzera animatzea izan da. Bertan izan dira besteak beste:
  • Eneko Goia, Donostiako Alkatea
  • Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia
  • Estibaliz Alkorta, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria
  • Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria
  • Maddi Juanikorena, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteko ordezkaria
  • Josune Otxotorena, Donostiako auzoetako euskara batzordeen ordezkaria

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/19-an argitaratua