Bost jarduera abian 2026an hiriko auzoak kohesionatzeko

Donostiarren eskaera historikoak gauzatuko dira Morlansen, Antiguan, Intxaurrondon, Añorgan eta Egian

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Tokiko Gobernu Batzarrak Morlans, Antiguo, Intxaurrondo eta Añorga auzoak lotzeko eta kohesionatzeko balioko duten lau jarduketa garrantzitsu esleitzea onartu du, Egia auzoko bizikleta-lotura hobetuko duen proiektu bat onartzeaz gain.

Gainera, donostiarrek azken urteetan asko eskatu dituzten ekimenak dira:
  • Antiguoko Heriz pasealekua eta Erregezaintza kalea lotuko dituen igogailua eraikitzea,
  • Morlanseko tunela egokitzea txirrindularientzako eta pasabidea oinezkoentzako ere bihurtzeko,
  • Añorgan oinezkoentzako eta bizikletentzako konexioa hobetzea,
  • Sorleku parkea sortzea
  • eta Egia pasealekuko bidegorria hobetzea.

Jon Insausti alkateak nabarmendu duenez, "bost erabaki horiekin hirian dauden Donostia desberdinen beharrei erantzun diegu, irizpide hauek lehenetsiz: herritarren eskaerei erantzutea, irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzea, hiria kohesionatzea eta batzea, donostiarraren eguneroko bizi-kalitatea hobetzea eta ingurumenarekiko errespetua eta apustu iraunkorrak bultzatzea".

Lehen hiru proiektuak datozen asteetan hasi ahal izango dira, eta Egiako bidegorria hobetzeko proiektua egiteko, berriz, lizitazio-prozesua eta obren esleipena egin beharko da.

Mugikortasun bertikala hobetzea Antiguon
Tokiko Gobernu Batzarrak OBRAS ESPECIALES EDIFICACION E INFRAESTRUCTURAS, SA enpresari esleitu dio Erregezaintza eta Heriz pasealekuaren arteko desnibela gaindituko duen igogailua eraikitzeko kontratua.
  • Aurrekontua: 1.311.648 euro
  • Egikaritze epea: 8 hilabete

Morlans eta Antiguo arteko oinezkoentzako lotura
Bestalde, Gobernu Batzarrak JAIZUBIA OBRAS Y SERVICIOS SL enpresari esleitu dio Morlanseko tunela egokitzeko obren kontratua (I. fasea).
  • Aurrekontua; 377.436 euro
  • Egikaritze epea: 4 hilabete

Oinezkoentzako eta bizikletentzako konexioa Añorgan
CONSTRUCCIONES OTEGI GAZTAÑAGA, SL enpresari esleitu zaio, halaber, Errekaldeko eta Rezolako biribilguneen artean Añorgako zeharbideko oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideak eraikitzeko proiektuaren obra-kontratua.
  • Aurrekontua; 704.577 euro
  • Egikaritze epea: 4 hilabete

Topaleku berria Intxaurrondon
Gobernu Batzordeak onartutako beste esleipenetako bat SASOI ERAIKUNTZAK, SL enpresari Sorleku parkearen proiektuari dagozkion obrak egiteko emandakoa izan da.
  • Aurrekontua; 713.900 euro
  • Egikaritze epea: 5 hilabete

Egiako bizikleta-konexioa hobetzea
Aurreko esleipenez gain, Egia kaleko bidegorri seguruaren proiektua onartu da.
  • Aurrekontua; 299.467 euro
  • Egikaritze epea: 14 aste

2026/03/10-an argitaratua