Udalak ohiko lore eskaintza egin du abuztuaren 31ko oroitzapen ekitaldien barruan
Udalbatzako ordezkariak bertan izan dira 1813ko sutea gogorarazteko
Abuztuaren 31ko ospakizunaren ekitaldi tradizionalen artean, gaur goizean ohiko lore-eskaintza egin da 1813ko sutea eta sarraskia oroitzeko.
Udal taldeetako ordezkariak 'Portaletak'-en goialdean egin den eskaintza xumean izan dira, dantzari bat aurreskua dantzatzen ari zen bitartean, udal txistulariekin batera.
Abuztuaren 31eko oroimenezko
ekitaldien programa
2023/08/31-an argitaratua