Udalak 13 milioi euro suspertu ditu Donostian inbertsioak egiteko

Eneko Goiak adierazi du, Covid-aren krisiaren eragina udal kontuetan 45 milioi ingurukoa dela

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako alkate Eneko Goiak aditzera eman du, hirian inbertsioak egiteko geldi zeuden hainbat aurrekontu-sail suspertuko direla. Honela, guztira 13 milioi euro izango dira.

Honela, Udalak soberakinaren 6,7 milioi euro erabiliko ditu udal zerbitzuen maila mantentzeko eta Covid-19aren krisiaren ondorioz sortutako hainbat beharri aurre egiteko, eta ez du baztertzen finantzatzeko beste hainbat bidetara jotzea.

Gainera, Goiak zehaztu du, diru-sarreren gutxitzearen eragina udal kontuetan gutxi gorabehera 45 milioi eurokoa izango dela. Eta aurreikuspen hori udaberriaren hasieran, hain zuzen ere, pandemiaren hasieran, egindakoa baino baikorragoa da.


Gobernu programa indarrean


Halaber, martxoan pandemia hasi zenetik Udalaren mugarri nagusienak azaldu ditu alkateak. Eta honakoa esan du: "Nahiz eta gidoia aldatu behar izan dugun, duela urtebete EAJk eta PSE-EEk adostutako gobernu programaren helburuek inoiz baino indar handiagoa dute". Ildo beretik, Goiak azpimarratu du etorkizunean udalaren eginkizunaren giltzarri iraunkortasuna izan behar duela, bai arlo sozialean, baita ekonomikoan eta ingurumen arloan ere.

Alkateak mezu baikor bat eman nahi izan du bere hitzaldia amaitzeko: "Urakanaren erdian gaude, baina Donostiak beste hainbat krisiri aurre egin dio, eta oraingoan ere aurre egingo dio".

Erlazionatutako dokumentuak

2020/10/27-an argitaratua