Donostia Hiriko 42.Nazioarteko Txapelketa aurkeztu da

Txapelketa nagusian izena eman duten bost jokalari onenek txapelketa azkarra jokatuko dute apirilaren 15ean Udalbatza aretoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako alkate Eneko Goiak eta Gipuzkoako Xake Federazioaren presidente Fernando Markinak Donostia Hiriko 42.Nazioarteko Xake Txapelketa aurkeztu dute. Eta txapelketa hau Donostiako Karmelo Balda Frontoian Gros Xake Taldeak duen instalazioetan egingo da apirilaren 14tik 20ra.

Aurtengo ediziorako dagoeneko 130 jokalarik izena eman dute, eta bigarren urtez jarraian, txapelketak beste bi txapelketa azkar hartuko ditu. Horrenbestez, apirilaren 15ean, astelehenean, 10:30tik aurrera, Udalbatza aretoan blitz txapelketa bezala ezagutzen diren bi txapelketa jokatuko dira.

Donostiako alkate Eneko Goiak, Gipuzkoako Xake Federazioak berriro bi txapelketa horiek Udaletxean antolatzeko egin duen lana azpimarratu du, eta honakoa gaineratu du: "Duela ehun urte munduko xake jokalaririk onenak Donostiako Udalbatza aretoan jokatzen zituzten partida handiak. Eta garai horiek gogora ekartzeko, eta xakeak hirian duen zaletasuna eta garrantzia azpimarratzeko asmoz Udaletxean berriro ere partidak jokatzeko aukera egotea aukera polita izan zitekeela ikusi genuen".

Erlazionatutako dokumentuak

2019/04/11-an argitaratua