Easo kalea itxi egingo da bihar harresia egonkortzeko

Espaloia eta galtzadaren erabateko mozketa 8:00etatik 14:00etara izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bihar, urtarrilak 18, 8:00etatik 14:00etara Easo kalea moztuko da, 22 eta 43 zenbakien artean, oinezko, txirrindulari eta ibilgailuenentzat, San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak egin ahal izateko.

Ibilgailuak Lizarra kaletik desbideratuko dira Aldapetarekin bat egin arte, eta handik Easo kalerantz sartu ahal izango dira. Bestalde, Larramendi eta Urdaneta kaleen arteko oinezkoen pasabidea Urbieta kalerantz desbideratuko da.

2020/01/17-an argitaratua