Blas de Lezo eta Triunfo kaleak oinezkoentzat bihurtzeko proiektua onartuta

Tokiko Gobernu Batzordeak onartu ditu Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hondartzetako eguzkitakoak esleitzeko zozketaren oinarriak.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Blas de Lezo eta Triunfo kaleak oinezkoentzat bihurtzeko proiektua. Bi kale horiek erdigunean daude. Proiektua Proiektu eta Obretako departamentuko zerbitzu teknikoak idatzi du eta 321.944,29 euroko aurrekontua du.

Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, helburua dela bi kale horietako merkataritza-jarduera sustatzea, hain zuzen ere, ostalaritza zerbitzu eskaintza handia duten bi kale horietako merkataritza-jarduera. Egun, bi kale horiek trafiko gutxi dute; izan ere, Blas de Lezo aparkaleku pribatu batean sartzeko eta karga eta deskarga egiteko erabiltzen da, eta Triunfo kalea, aldiz, egun "30 gunea" da eta bertakoen aparkaleku gunea da.

Bi kale horiek oinezkoentzat bihurtzeak ahalbidetuko du, Kontxako hondartzara joateko bi oinezkoen trafiko-ardatzaren sorrera. Eta horretarako, bi kaleak konponduko dira ezaugarri horiekin bat egiteko eta oinezkoentzat egoki jartzeko.

Hondartzetako eguzkitakoak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu ditu Zurriola, Kontxa eta Ondarreta hondartzetako eguzkitakoak esleitzeko zozketaren oinarriak.

Eneko Goiak gogorarazi du, hiru urte igaro direla zozketa egin zenetik eta, beraz, ezarritakoaren arabera, beste zozketa bat egiteko unea da hurrengo uda-denboraldiari begira. Horrenbestez, eguzkitakoak erabili nahi duen donostiar orori aukera berdina emango zaio. Guztira, Donostiako hondartzetan 1.400 eguzkitako daude.

Pio XII


Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du, eman gabe gelditzea Pio XII plaza ingurua bizikletarekin zerikusia duten jardueretarako berrantolatzeko proiektuaren obra egiteko kontratazio espedientea.

Udalaren eta Euskadiko Gazteria Kontseiluaren arteko lankidetza-hitzarmena


Tokiko Gobernu Batzordeak adostu du Donostiako Udala eta Euskadiko Gazteria Kontseiluaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea, gazte donostiarren parte hartzea gizartean, kulturan eta ekonomian sustatzeko.

Bi erakundeen helburua da, lankidetza prozesu bat martxan jartzea Donostiako Udalean gazte-politikak eraikitzen joateko, betiere, gazteen ikuspuntua kontuan hartuz. Horretarako, Udalak 9.000 euroko inbertsioa egingo du.

Dbus


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du aldatzea Donostiako udalerrian bidaiariak errepidez garraiatzeko zerbitzu publikoaren araudia, autobus zerbitzua 6 urte arte bidaia doan izateko.

Horrenbestez, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera 6 urteko haurrek ere autobusetan doan bidaiatu ahal izango dute.

Ezkuzaitzeta


Tokiko Gobernu Batzordeak segidako kontratazio espedientea onartu du: Ezkuzaitzetako bide nagusia eta mendebaldeko jobideen obren zuzendaritzari laguntza teknikoa emateko zerbitzua.

Kontratua 224.650,42 eurokoa da. Eta horrenbestez, Gipuzkoako Industrialde handiena izango denaren urbanizazioak aurrera jarraitzen du.

2017/11/14-an argitaratua