Giza Eskubideen Zinemaldiak eta HEMEN elkarteak film laburrak online eskainiko dituzte

#DKEtxean programazioaren barruan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
HEMEN ikus-entzunezko emakumeen elkarteak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin batera, hiriko Udaleko Giza Eskubideak arloak eta Donostia Kulturak antolatua, eta #DKEtxean programazioa barruan, zazpi film laburren proiekzioa eskainiko du sarean. Ondoren, solasaldia egongo da eta film laburrak zuzendu edo ekoiztu dituzten emakumeek hartuko dute parte.

Film laburrek giza eskubideak dituzte ardatz. Filmak, Donostia Kulturaren Youtube kanalean egongo dira ikusgai, apirilaren 27tik maiatzaren 3ra arte. Solasaldia, aldiz, apirilaren 30ean egingo da, arratsaldeko 18:30ean, HEMEN elkartearen Facebook orrialdean (@HemenHere). Zuzenean!

Bertan, aurkeztutako laburren sortzaile Amaia San Sebastián, María Aizpuru, Emily Lobsenz, Ainhoa Urgoitia, Nagore Eceiza eta Esti Urresola egongo dira. Moderatzaile lanak HEMENeko juntakide Tessa Andonegi aktoreak egingo ditu.

Bestetik, gogoratu duela aste batzuk kanal bat ireki zela Filmin online plataforman. Kanalak Giza Eskubideen Zinemaldiaren komisariotza du, eta bertatik aurreko zinemaldietako pelikuletara sar daiteke, baita bere ibilbideagatik saritutako zinemagileek zuzendutako izenburuetara, gizarte-gaiak dituzten emakumezko errealizadoreen zinema lanetara eta euskal ekoizpenei buruzko atal batera ere: www.filmin.es/canal/festival-de-cine-y-derechos-humanos.

FILM LABURRAK


El tigre (2019). Zuzendaria: Amaia San Sebastián
Euskadi. 1 min

Emakume baten gorputza, emakume berarena, erakusleku bihurtzen da guretzako. Emakumeak zer jantzi, zer estali eta zer ez erabakitzean, guk berari etiketak jartzeko, gure aurreiritziak eta bildurrak beregan botatzeko.



No estamos solas (2016). Zuzendaria: María Aizpuru
Euskadi. 15 min

Giza eskubideen defendatzaile gehien hil dituzten herrialdeetako bat da Honduras. Berta Cáceresen kasua da; 2016ko martxoaren 2an hil zuten, ura, natura eta lenca kultura defendatzeagatik.



The Clock (2019). Zuzendaria: Emily Lobsenz
AEB. 11 min

Urtea 2040 da. Utopia feminista bihurtu zen Lurra. Osasun klinika batean, Octavia doktoreak bere erlojuan abortuaren aplikazioa nola erabili erakusten dio Meli. Octaviak asmatutako gailu biometriko horrek ugaltze sistemaren gaineko kontrol zehatza errazten die emakumeei.


Cosiendo futuros (2019). Zuzendaria: Enrique Rey / Gidoia ete ekoizpena: Ainhoa Urgoitia
Euskadi. 20 min

Afrikako emakume talde batek kontatzen du zer zailtasun eta oztopo sortzen diren zure herria utzi eta beste batera iristen zarenean, non ez duzun ez ezer, ez inor, eta, gainera, askotan ez duzu hizkuntza ezagutzen.



Naqam Diamond (2019). Zuzendaria: Amaia San Sebastián
Euskadi. 6 min

Justizia arruntak zure bortxaketa kasuaren aurrean erantzunbidegabezkoa ematen duenean, Naqam Diamond laborategiek zure bizitza aldatu zuen pertsona berezi horren PARTE bat, diamantezko belarritako eder batzuetan bilakatuko dute.



Klimatika (2019). Zuzendaria: Nagore Eceiza
Euskadi. 26 min

Film labur dokumentala, emakumeek komunitate-antolaketako prozesuetan duten rola islatzen eta ikusarazten duena, bizitzen ari garen krisi klimatikoak ingurumenean dituen ondorioen aurrean.



Nor-Nori-Nork (2019). Zuzendaria: Esti Urresola
Euskadi. 18 min

1968an, Arantzazuko santutegian Euskara Batuaren Oinarriak ezarri ziren, euskalki ezberdineko hiztunak elkarren artean hurbiltzeko xedearekin. Gaur, 50 urte geroago, Euskara Batuak inoiz baino bateratzaileago izaten jarraitzen du.

2020/04/27-an argitaratua