Herri Partaidetza Zerbitzuko diru laguntzak

Herritarren parte hartzea sustatzen duten proiektuak aurkez ditzakete elkarteek

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak 2024 urteko dirulaguntzen deialdia abiarazi du hainbat lerrotan irabazi asmorik gabeko entitateentzat

Herri Partaidetza Zerbitzuak batetik auzo elkarteei zuzendutako diru laguntza lerro bat du, beraien mantentze gastuetara bideratuta, eta bestetik auzo elkarte edo beste irabazi asmorik gabeko eragileentzat denon intereseko gaietan herritarren parte hartzea sustatzen eta garatzen duten proiektuetarako diru laguntzen lerroan eskaerak aurkeztu daitezke.

Hau da, irabazi-asmorik gabeko edozein elkarte edo erakunderi irekia dago proiektuen lerro hau: ez da beharrezkoa erakundeek herritarren partaidetzari zuzenean lotutako jarduera nagusi bat izatea


Proiektuak dira diruz laguntzen direnak eta horregatik proiektu bakoitzak deialdiaren helburuari egokitzen zaion baloratzen da (helburuak, ezaugarriak, jarduerak...). Adibidez, ingurumen-elkarte batek aurkez lezake eskaera, proiektu baten bidez hiri mailako ingurumen-gai bati buruzko eztabaida sustatu nahi badu, gazte-elkarte baten eskutik heldu daiteke proposamena, adibidez auzo jakin batean auzolan jarduera bat sustatzeko.

Apirilaren 2an amaituko da eskaerak erregistratzeko eguna.

Web orrialde berean jaso dira deialdia arautzen duten oinarriak eta eskaera formulariorako sarbidea.


Helburu nagusiak



Proiektuek, nagusiki, helburu hauetakoren batekin lotuta egon behar dute:
  • Partaidetza kolektiboaren eskubide politikoetan sakontzea.
  • Eztabaidarako, ideiak elkarrekin trukatzeko eta komunikazio esperientzietarako gune zein foroak proposatzea.
  • Donostia osoko zein auzo eremuko bizitza kolektiboa dinamizatzeko edota proiektuak garatzen diren inguruko bizi kalitatea hobetzeko auzolana sustatzea
  • Elkarteek sarean lan egitea bultzatzea, hau da, beste elkarrekin, herritarrekin edo/eta erakunde eta batera.

Horrez gain, proiektuek gizarte-kohesioa sustatzea, desberdinen arteko harremanak indartzea eta komunitateko kide izatearen sentimendua eta haien ezagutza sustatzea bilatzen da eta positiboki baloratzen da.

Aldiz ez dira lagunduko honako proiektu edo programak:
  • Entitate barruko dinamizazio sozio-kulturaleko proiektuak zein urte osoko programak, ez badute xede nagusi bezala elkarrizketa eta ekintza guneak irekitzea (informazioa-hausnarketa-eztabaida-proposamena).
  • Parte hartze prozesuen lagungarri ez diren ekintza ludikoak, jaietakoak, kulturalak edo gizarte dinamizaziokoak.
  • Parte hartze prozesuei loturik ez dauden zabaltze, komunikazio eta informazio kanpainak, nola erakusketak, orri informatzaileak, buletinak, jardunaldi eta informazio kanpainak.
  • Inkestak, haztapen eta beste metodo demoskopikoak, parte hartze proiektuekin erlaziorik ez dutenean.
  • Hezkuntza ekintzak, parte hartze prozesu baten lagungarri ez direnean.

2024/03/19-an argitaratua