Bidebieta, Alza, Intxaurrondo, Gros-Ulía eta Trintxerpeko ur kontagailuen irakurketa

Alarma egoera ezartzea dela eta, eten egin da hiriko alde horietako ur kontagailuen irakurketa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Alarma egoera ezartzea dela eta, eten egin da hiriko alde horietako ur kontagailuen irakurketa. Hala, aukera hauek eskaintzen ditugu uraren faktura bidaltzeko:
  • Etxeko kontagailuen irakurketa (hiruhilekoa): Telefonoz esatea kontsumoa gomendatzen da. Besterik adierazi ezean Gutxi gora-beherako kontsumo bat aterako da, aurreko kontsumoak kontuan hartuta
  • Kontsumitzaile handien irakurketa. (hilerokoa): Telefonoz esatea kontsumoa gomendatzen da. Besterik adierazi ezean Gutxi gora-beherako kontsumo bat aterako da, aurreko kontsumoak kontuan hartuta
  • Merkataritza eta industria jardueren kontagailuen irakurketa (hiruhilekoa): Abonu-kuota besterik ez bidaltzeko eska dezakete. Horretarako, behean adierazitako telefonora deitu behar dute.

Dena dela, hurrengo fakturazioan kontsumoa igortzeko eskatu nahi izanez gero, deitu behean agertzen den telefono zenbakira.

Kontagailuaren irakurketa emateko telefonoa 943224201 da, VANAGUA enpresaren zenbakia. Izugarri estimatuko genuke lan hau egiten laguntzea; eta gogorarazi nahi genuke, orobat, zentzuz erabili behar dela ura.

2020/04/06-an argitaratua