210 elementu berrik osatuko dute PEPPUC ondarea babesteko plan berezia

Udalbatzarrak behin betiko onarpena emango dio martxoaren 25ean Eraikitako Ondarea Babesteko Plan Bereziaren (PEPPUC delakoa) katalogoaren aldaketari, eta ondorioz, bertan 1300 elementu jasoko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziak (PEPPUC delakoa) 1310 elementu jasoko ditu, behin udalbatzarrak 210 elementu berri jasotzeko aldaketa behin betiko onarpena emanda. Eta onarpen hori martxoaren 25eko bilkuran emango da. Horretarako, Donostiako Udalak katalogoaren berraztertzea egin du azken urte eta erdian.

Hirigintza zinegotzi Nekane Arzallusek eta Hirigintza departamentuko zuzendari Jon Chavarrik azaldu dute, erakusketa publikoak iraun duen bitartean 30 alegazio jaso direrla. Gogoan izan, alegazioak aurkezteko epea luzatu behar izan zela COVID19a dela-eta izandako konfinamenduaren ondorioz.

Katalogatutako elementuak


PEPPUC berrituak eraikin eta elementu berriak katalogatzeko jarraitutako irizpideak zehazten ditu. Eta irizpide horiek lotura dute etxeen paisai-balioa eta interes kolektiboarekin.

Hortaz, Planak 210 elementu berri jasotzen ditu, eta horietatik 150 etxeak dira, batez ere XX.mendearen lehen hamarkadetan eraikitako etxeak.

Era berean, 50 bizitegi-eraikin inguru katalogatu dira, batez ere, Gros auzoan, baina baita Erdialdean eta Ondarretan ere. Eta gainera, hainbat motatako 10 eraikin berezi sartu dira.

Gainera, 15 bizitegi-eraikinen babes maila handituko da, eta beraz, C mailan egotetik B mailara pasako dira.

Babes mailak


Horrenbestez, PEPPUC delakoak:
  • A mailan sartuko ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultur Ondasun izendatutako Alde Zaharreko eta Kaiko Monumentu Multzoa, Villa Aldama, Uliako Udal Ur Biltegiak eta Haizearen Orrazia.
  • B babes-mailari dagokionez, 15 elementu berri sartu dira.
  • C mailan, berriz, 22 eraikin berri sartu dira.
  • Azkenik, 200 elementuri D babes-maila eman zaie.

Ondarearen Aholku Batzordea


PEPPUC delakoaren aldaketa-prozesuaren beste berrietako bat da, katalogoa aldatu ahal izango dela modu aurreratu batean, elementu berriak sartu edo atera ahal izateko.

Aukera honek eskatuko du araututako Udal Ondarearen Aholku Batzordea sortzea. Eta aholku batzordearen lana izango da Udalari informazioa eta aholku ematea Hirigintza Ordarearen gainean.

Katalogatutako elementuen birgaitze energetikoa


Gainera, Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Bereziak artikulu berria izango du, B, C eta D mailako etxe-aurrealdetako birgaitze energetikoa arautzeko.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/03/05-an argitaratua