Indarkeria sexisten aurkako informazio gunea Groseko eta Kaiko jaietan

Informazio gunearen helburua jaietako eraso sexisten aurkako kanpainaren berri ematea da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Bi urteko pandemiaren ondoren, hasi dira berriro ere festak, eta Donostiako Udalak, Berdintasun Bulegoaren bitartez, indarkeria sexista prebenitzeko eta horiei aurre egiteko kanpaina bat abiatu du, jaietan halako erasoak areagotu egiten direla eta.

Kanpaina ekainean hasi zen eta abendura arte luzatuko du, eta besteak beste, aurreikusitako neurri bat da indarkeria sexisten aurkako informazio gune bat jartzea hainbat jai egunetan. Horretarako atondutako atoi batean kanpainaren inguruko informazioa eskainiko dute hainbat hezitzailek, eta gaiari buruzko zalantzak argitzeko aukera ere izango da.

San Joan bezperan hasi zen egitasmoa, eta datorren asteburuan, Groseko Zipotz jaietan eta Kaiko Karmengo jaietan izango da informazio gunea, honako ordutegi eta kokapenetan:

Kaiko Karmengo jaiak
Lasta plazan
Uztailak 15, ostirala
18:00-22:00

Groseko Zipotz jaiak
Katalunia plazan
Uztailak 16, larunbata
18:00-22:00

Bestalde, aste honetan zehar hainbat hezitzailek ostalaritzako establezimendutan banatuko dituzte eraso sexistak prebenitzeko eta aurre egiteko protokoloak, eta udan zehar errepikatuko dute banaketa.

Halaber, honako webgunean topatu daiteke kanpainaren inguruko informazio eta material osoa: ezezetzda.eus

2022/07/14-an argitaratua