Zubietako Herri Batzarreko hauteskundeak maiatzaren 28an izango dira

Udal hauteskundeekin batera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Zubietako Herri Batzarreko kideak maiatzaren 28an aukeratuko dira, udal hauteskundeekin batera.

Horrela, Zubietako bizilagunek Herri Batzarra osatuko duten pertsonak aukeratu ahal izango dituzte; sei bokal, hiru donostiar eta Usurbilgo beste hiru, guztiak Zubietan helbideratuak.

1996an, Usurbilgo eta Donostiako Udalek beren Organoen Araudietan "Zubietako Administrazio Organo Osagarria” onartu zuten, lurralde honen ezaugarri bereziak kontuan izanda.

Zeintzuk dira Herri Batzarraren funtzioak?


• Zubietako arazo zehatzei buruzko informazioa luzatzea Donostiako eta Usurbilgo Udalei.
• Udal Zerbitzuak aholkatzea beraien gain jartzen dituzten gaien inguruan.
• Donostiako eta Usurbilgo Udaletan, bai elkarrekin bai banandurik, aztertuak izango diren proposamen zehatzak egitea.
• Azterketa eta proiektuei buruz Udalek erabakiko dituzten akordioak beteak izan direla ziurtatzea.
• Udalek Batzarrari eskuratuko dizkieten funtsak administratzea eta haien kontu zuzena ematea.
• Donostiako eta Usurbilgo Udalek bere gain jartzen dituzten beste edozein ahalmen.

Nor aurkez daiteke?

Edozein zubietar hautesle izan daiteke hautagai, helbideratu dagoen bere aldean.

Hautagaiak aurkezteko epea maiatzaren 2an hasi eta maiatzaren 10ean bukatuko da. Beren nahia idatziz jakinarazi behar diote dagokion udalari.

Nork bozka dezake?

Hautesleen zerrenda kontsultatu egin daiteke udal webgunean. Erreklamazioak egiteko epea apirilak 10etik 17ra izango da, biak barne. Erreklamazioak ebazteko epea apirilaren 26a da.

Nola bozkatu?

  • Udal bakoitzak boto-txartel bakarra argitaratuko du, eta bertan, bakoitzari dagokion aldarrikatutako hautagai guztien zerrenda agertuko da.
  • Zubieta-Donostiako hautagai zerrendarako txartelak zuriak izango dira, eta Zubieta-Usurbilgoak sepia kolorekoak.
  • Hautesle bakoitzak, dagokion udalerriko hautagaietatik “X” batez gehienez bi aukeratuko ditu.
  • Horietatik, udalerri bakoitzeko, hautesleek gehien bozkatutako hiru hautagaiak izango dira aukeratuak.

Non bozkatu?

Kaxkapen, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte.

2023/04/04-an argitaratua