Udal zerbitzuei buruz hartutako neurriak COVID-19 birusaren harian

Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-larrialdiko adierazpenaren aurrean

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Eusko Jaurlaritzak Osasun Larrialdiko egoera ezarri du. Ondorioz, Donostiako Udalak honako neurriak hartu ditu:

1- Donostiako Udalak zerbitzuak bi kategoriatan banatu ditu:
  • Zerbitzu kritikoak: Suhiltzaileak, Babes Zibila, Udaltzaingoa, Mugikortasunaren atal operatiboa, Gizarte Larrialdieteako Udal Zerbitzua, Gizarte Zerbitzuak, Hiri Garbiketa zerbitzuak, Polloe, DonostiaTIK, Udalinfo, Osasun Publikoa, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua, Abegi Etxea eta Gaueko Aterpea.
  • Zerbitzu ez kritikoak: hiritarrei eskaintzen zaizkien gainerako zerbitzuak.

Zatiketa hau kontuan hartuta, honako erabakiak hartu ditugu:
  • Donostia Kulturako ekitaldi guztiak bertan behera uztea arratsaldeko 16:00tik aurrera. Era berean, kultur etxe eta udal liburutegiak itxiko dira.
  • Udal kiroldegi guztiak itxiko dira, eta beraz, kiroldegietan aurrera eramaten diren jarduera guztiak bertan behera geldituko dira 14:00tik aurrera.
  • Hiritarren arreta zerbitzuei buruz - Udalinfo, Hirigintza -, hiritarrei mesedez eskatzen diegu Hiritarren Arreta Zerbitzura ez joateko premiazkoa ez bada, bereziki, Udalinfo eta Hirigintza zerbitzuetara.Dena den, arreta zerbitzu presentziala Morlanseko bulegoan bakarrik emango da, 9:00tik 14:00ra

Ondorioz, hiritarrei eskatzen diegu, behar dituzten gestioak modu telematikoan egiteko, bai web atariaren bidez (www.donostia.eus), bai 010 doako telefonoaren bidez, arratsaldeko 19:00ak arte.

  • Asteburu honetan egin behar ziren ezkontzak mantenduko dira, baina hainbat neurri ezarriko dira, esaterako, ezkontza bakoitzeko 10 pertsona egon ahal izango dira, ezkontideak barne.
  • Dbus: Autobuserako sarrera erdiko edo atzeko atetik egingo da. Bakarrik erdiko makinan ordaindu daiteke. Ordainketa Mugi garraio txartelarekin egin ahal izango da bere modalitate guztietan, baita txartela turistikoekin ere (San Sebastian Card eta Basque Card). Ezingo da txanponekin ordaindu, ezta aurreko makinak erabili ere. Era berean, aurreko bi eserlekuak ezingo dira erabili, hau da, gidaritik gertuen dauden eserlekuak. Eta eserleku horiek zinta batekin prezintatuko dira.

Beste eragin batzuk

2020/03/13-an argitaratua