Udaletxea berdez argiztatuko da Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta

Dbus-ek ere bat egiten du otsailaren 4ko deialdiarekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udaletxeko aurrealdea berdez argiztatuko da bihar, otsailak 4, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta. Horrenbestez, Donostiako Udala hainbat eragilek eta elkartek egingo dituzten ekitaldiekin bat egingo du.


Dbus

Dbus-ek bat egiten du eta autobus guztiek kanpainaren kartela eramango dute, gaixotasun hau pairatzen dutenei babesa eta elkartasuna erakusteko eta kontzientzia sozial handiagoa lortzeko egingo diren jardueretan laguntzeko.

2021/02/03-an argitaratua