Luzatu egin da Emakumeen Etxeko ikastaroetan izena emateko epea

Oraindik lekuak gelditzen dira honako jardueretan: Autodefentsa Feminista tailerra, Feminismo Beltzak: justizia sozialerako teoria eta praktika, Gorputzak, indarkeriak eta borroka feministak intersekzionalitatetik, eta Erotika eta autoezagutza.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
'Programa 2022' kartela
Jarduera ugari bildu ditu Emakumeen Etxeko 2022ko urtarriletik uztailerako programak. Oraindik lekuak gelditzen dira hainbat jardueratan, eta lekuak dauden horietan izena emateko aukera zabalik egongo da ikastaroak hasi arte; honakoak dira:

• Autodefentsa Feminista tailerra.
• Feminismo Beltzak: justizia sozialerako teoria eta praktika.
• Gorputzak, indarkeriak eta borroka feministak intersekzionalitatetik.
• Erotika eta autoezagutza.

Jarduera horien inguruko informazio guztia PROGRAMAN kontsultatu daiteke, baita Emakumeen Etxeak eskaintzen dituen zerbitzuena ere.

Izen-ematea Internet bidez egingo da, HONAKO WEBGUNEAN. Izena emateko laguntza behar izanez gero, Emakumeen Etxeko ordenagailuetan egin daiteke, hangoen laguntzarekin.

2022/01/26-an argitaratua