Dbuseko noizbehinkako bidaia txartelak 1,80€ balioko du, abenduaren 10etik aurrera

Gaueko txartelaren prezioa 2,10€takoa izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Abenduaren 10etik aurrera, asteartea, Dbuseko bidaia txartelen prezioa aldatuko da. Hauek dira aplikatuko diren prezio berriak:

• Noizbehinkako txartela: 1,80 €
• Gaueko txartela: 2,10 €

Joan den apirilaren 1ean MUGI eta LURRALDEBUS garraio txartelei aplikatzen zaizkien prezioak aldatu ziren:

• Hil bereko 1-20 bidaiak: 0,95 €
• Hil bereko 21-50 bidaiak: 0,77 €
• Hil bereko 51. bidaiatik aurrera: 0,18 €
• Hil bereko 51. bidaiatik aurrera GAZTE TXARTELEAN: 0 €
• Mugi txartel anonimoa: 1,22 €
• Bat eta Barik txartelak: 0,95 €

2019/12/05-an argitaratua