Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak langabeak kontratatzeko laguntzak abian jarri ditu

Eskaerak egiteko epea 2018ko urtarrilaren 08tik laguntza-mota bakoitzera jarritako baliabide ekonomikoak agortu bitartekoa izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, beste behin abian jarri du pertsona langabeak kontratatzea ekonomikoki laguntzera bideratutako proiektua, laguntza ekonomikoak emango baititu tokiko enpresek kontratuak egin ditzaten.

Alkateordeak eta Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotzia den Ernesto Gascok ondorengoa azpimarratu zuen: “laguntza hauek pizgarriak izango dira, enpresek tokiko lan-merkatuaren enplegagarritasun-tasa areagotu dezaten, eta Donostiako ekonomiaren dinamismorako ekarpena ere izango dira. Era berean, adierazi nahi nuke, diruz lagundutako eta bokazio sozialeko kontratuen portzentaje hori alde batera utzita, 45 urtetik gorako langabeen hautagaiak baloratu behar ditugula, energia eta esperientzia eskain baitezakete jarduera ekonomikorako".

Proiektuaren bitartez, laguntzen deialdia egingo da Donostian lantokia izan eta Lanbide-EEZn enplegu-eskatzaile bezala inskribatuta dauden langabeak kontratatzen dituzten enpresentzat. Kontrataziorako laguntza ekonomikoak 3.000€ eta 9.000€ artekoak izango dira hiriko langabeak kontratatuko dituzten edozein sektoreko enpresentzat eta profesionalentzat edo dagoeneko kontratatu dituztenentzat, gutxienez hiru hilabeteko denboraldirako eta %100eko lanaldirako, 2017ko uztailaren 28az geroztik hasita.

Programaren arabera, 168 pertsona kontratatzeko laguntzak abian jarriko dira, eta horietatik hamabost talde espezifikoentzat izango dira:
  • DSBEren hartzaileak / titularrak.
  • Lehen enplegua eskuratzen duten 35 urtetik beherako pertsonak.
  • Lanbiden izena emanda dauden pertsonak, gutxienez 12 hilabetetan, kontratazioa egin aurreko 18 hilabetetan.
  • 55 urtetik gorako pertsonak.

Egingo diren kontratuen hasiera-eguna ondorengoa izango da:
  • 6 hilabeteko edo gehiagoko kontratuak: 2017ko uztailaren 29tik 2017ko abenduaren 31ra.
  • 6 hilabetetik beherako kontratuak: 2017ko uztailaren 29tik 2018ko urtarrilaren 31ra.

Eskaerak egiteko epea 2018ko urtarrilaren 08tik laguntza-mota bakoitzera jarritako baliabide ekonomikoak agortu bitartekoa izango da edo, bestela, 2018ko urtarrilaren 31ra bitartekoa, deialdia ixten den eguna.

Tokiko enpresek merkatu arruntean kontratatzeko Laguntzen Programaren eskaera-prozedura Arautuko duten Oinarriak, Donostiako udal-mugartean, 2017. urtean, enplegua sortzea sustatzera bideratutakoak, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2017ko laguntzen deialdian kokatzen dira (Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala, 2017/07/28koa), Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Donostia Up! Planaren barnean. Laguntzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak batera finantzatzen ditu, enplegua sustatzeko Tokiko Ekintzetarako 2017ko uztailaren 27ko Laguntzen deialdiaren arabera (Euskal Herriko Aldizkari Ofiziala, 2017ko uztailaren 28koa), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendari Nagusiak kontrataziorako laguntzen programarako 2017ko azaroaren 15ean emandako baimen-ebazpenaren ondoren Esp.: R/17 LPE 6G.

Informazio gehiago web helbide honetan

2017/11/30-an argitaratua