UPV/EHUn aurten ikasiko duten atzerriko ikasleei ongietorria

Donostiako alkate Eneko Goiak UPV/EHUk Donostiako kanpusaren Ignacio Maria Ibarrola aularioan antolatutako ekitaldian parte hartu du.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako alkate Eneko Goiak, Donostiako kanpusaren errektore-orde Agustin Erkiziak eta UPV/EHUko nazioarteko harremanetarako errektore-orde Marta Barandiaranek ongietorria egin diete beste unibertsitatetatik Donostiara aurten ikasketak egitera etorri diren ikasleei.

Ekitaldian ehun bat ikaslek parte hartu dute eta, bertan, Eneko Goiak hiriari eta lurraldeari buruzko xehetasunak eman dizkie, hain zuzen ere, ikasturte honetan euren bizitokia izango diren hiria eta lurraldea. Eta, era berean, gonbita luzatu die hiriko historia eta kultura ezagutzeko.

2017/09/20-an argitaratua