Bilaketa, erreskate eta salbamendu zerbitzuak arautzen dituen udal ordenantza berria

Ekarpenak 2022ko maiatzaren 3ra arte egin daitezke

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako udala, Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zuzendaritzaren bitartez, udal ordenantza arautzaile berri bat sustatu du Zuzendaritza honek ematen dituen bilaketa, erreskate eta salbamendu zerbitzuengatik tasak ezartzeko.

Tasa honen helburua da arriskugarriak izan daitezkeen kirol- eta/edo aisia-jarduerak egiteko beharrezkoa den prebentzio-kulturan sakontzea.

Tasak, beraz, ez du diru-bilketaren helburua bilatzen, prebentziozkoa baizik, eta zenbait jarduera ahalik eta segurtasun-berme handienekin egin behar dituzten erabiltzaileen erantzukizuna eskatzen du.

Nahi dutenek 2022ko maiatzaren 3ra arte egin ahal izango dituzte ekarpenak.

2022/04/25-an argitaratua