Apirilak 21: trafiko aldaketak txirrindularitza proba dela eta

10:00etatik 13:30era hiriak hainbat aldaketa jasango ditu

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren igandean, apirilaren 21ean, ‘Gipuzkoa Klasikoa’ bizikleta lasterketa egingo da. Irteera 10:15ean izango da Egia auzotik eta, Erdialdea gurutzatu ondoren, Martutenetik Astigarragarantz joango da. Amaiera 13:30ak aldera izango da Egian.

Txirrindulariek hainbat itzuli egingo dituzte puntu hauetatik. Hori dela eta, aldizkako mozketak egingo dira Egian, Loiolako Erriberetan, Loiolan eta Martutenen.

Trafiko-mozketak

  • San Kristobal kalea eta Tejeria kalea: 07:00-15:00
  • Karmengo Amaren kalea: 09:30-10:35 eta 12:35-13:40 (desbideraketa Jaialaitik)
  • Iruresoro plaza, Ametzagaña eta Karmengo Amaren artean: 07:00-15:00
  • Egia kalea, (Cristina Enea parketik): 12:35-13:25 (desbideraketa Aldakoeneatik)

Garraio publikoa

Garraio publikoaren hainbat lineetan aldaketak egongo dira: Dbus, Ekialdebus, Lurraldebus

Lasterketaren ibilbidea


1. itzulia (irteera 10:15ean): Ametzagaña – Karmengo Ama (neutralizatua) – Egia - Astiñene Zubia – Urbia Kalea - Loiola zeharbidea – Kuartelak biribilgunea - Aintzieta pasealekua - Martutene zubia – Okendotegi bidea,... udalerriaren irteera

2. itzulia (udalerrira sarrera, 11:06an gutxi gorabehera): Okendotegi bidea – Martuteneko geralekua - Aintzieta - Loiola zeharbidea - Urbia - Ur–Kirolak-eko biribilgunea - Astiñene zubia - Egia – Karmengo Andre Mariaren Kalea – Iruresoro Psia. - Ametzagaña - Gabriel Aresti - Beharko biribilgunea - Otxoki - Garbera biribilgunea- Ubegi - 27 poligonoaren biribilgunea - Martutene pasealekua – Okendotegi bidea,... udalerriaren irteera

3. itzulia (udalerrira sarrera, 12:00etan gutxi gorabehera): Okendotegi bidea - Martutene pasealekua – Aintzieta – Loiola zeharbidea– Urbia - Ur–Kirolak-eko biribilgunea – Astiñene – Egia - Ametzagaña – Gabriel Aresti – Beharko biribilgunea – Garbera biribilgunea – Ubegi - 27 poligonoaren biribilgunea - Kartzela – Martutene zubia - Okendotegi... udalerriaren irteera

4. itzulia (udalerrira sarrera, 12:52an gutxi gorabehera): Okendotegi bidea - Basozabal bidea – Goiaztxiki bidea - Barkaiztegi bidea - Martuteneko geralekuko zubi jasoa – Martutene pasealekua – Aintzieta pasealekua – Loiola zeharbidea – Urbia – Ur-Kirolak-eko biribilgunea – Astiñene – Egia – Karmengo Andre Mariaren kalea, 21 (Helmuga).

2024/04/18-an argitaratua