Edukiontzi marroia erabiltzeagatik hobariak itzuliko dira

13.000 donostiarrek baino gehiagok jasoko dituzte 298.647,55 euroak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak zaborren tasari dagokion hobaria itzuliko du. Hau da, bosgarren edukiontzia, material organikoa konpostatzeko erabiltzen dena, erabiltzeagatik. Guztira 13.333 donostiar dira, eta guztizko zenbatekoa 298.647,55 eurokoa izango da.

Hiri Mantenimenduko zinegotzi Miguel Angel Diezek adierazi duenez, "2019an bio-hondakinaren gordailuaren datuak aztertu ondoren, bai maila indibidualean bai komunitarioan, ordenantzan ezarritako hobarien onuradunak 13.333 erabiltzaile direla ezarri da, eta horien itzulketaren zenbatekoa 298.647,55 eurokoa izango da”.

Materia organikoaren edukiontzia erabiltzeagatik edo konpostatzeagatik zenbateko horiek tarteka itzuliko dira. Erreklamazioa jaso ez duten erabiltzaileek irailaren 30era arteko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko hurrengo bi moduetako batean:
Hobariak erabilera-ehunekoen arabera daude:


Portzentaia
Erabiltzaileak
Zenbatekoa

5. edukiontzia
%100
11.462
21,78€

%75
345
16,33€

%50
223
10,89€

%25
445
5,44€

Etxe-konposta
%100
753
47,36€

%75
3
35,52€

%50
4
23,68€

%25
5
11,84€

Auzo-konposta
%100
91
28,41€

%75
0

%50
0

%25
2
7,10€

Erlazionatutako dokumentuak

2020/06/17-an argitaratua