Amara Gaztelekuaren itxiera festa

Larunbat honetan Gaztelekuak Anoeta Kiroldegiko birmoldaketa lanak direla eta gaur egungo kokapenari agur esango dio.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Anoeta Kiroldegiko birmoldaketa lanek Ernest Lluch Kultur Etxean eragina dute eta era berean, Amarako Gaztelekuan ere. Obra horien ondorioz, Gaztelekuak gaur egun Kultur Etxean duen kokapena utzi beharko du eta hurrengo ikasturtean zehar Amarako beste kokapen batean aurkituko da birmoldaketa lan horiek amaitu arte.

Ernest Lluch Kultur Etxean kokatua dagoen Amara Gaztelekua, 2003. urtean ireki zen. Urte hauetako ibilbidea gogoratu eta ospatzeko, eta gaur egungo instalazioei agur bero bat emateko asmoarekin, itxiera festa bat antolatu da larunbat honetarako, apirilak 28, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Festa honetan ekintza ugarietan parte hartzeko eta gozatzeko aukera egongo da: argazki marko tailerra, photocall, merendola,... eta baita urte hauen ibilbidea erakutsiko duen argazki emanaldi bat ere.

Aukera paregabea larunbat honetan Amara Gaztelekuaren gaur egungo kokapenari agur ahal izateko!

Informazio gehiago:
https://bit.ly/2r0heAQ

2018/04/26-an argitaratua