Donostia Kirolak bere historiako Lan eskaintza Publiko handiena onartu egin du

Guztira 27 plaza eskainiko dira, erakundeak daukan %40ko bitartekotasunaren ehuneko altua murrizteko helburuarekin

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostia Kirola-ren Artezkaritza Kontseiluak erakunde honen historiako Lan Eskaintza Publiko handiena onartu du, guztira 22 plazekin; plaza hauei 2017ko bukaeran onartu zen EPE-aren beste bost plaza gehituko zaizkie. Aurreko urteetan egon diren murrizketa legalek erakundearen plazen %40a inguru bitarteko pertsonalarekin beteta izatea berekin ekarri du.

Horregatik, enplegu publikoko eskaintzak egiteko baldintzak aldatu ondoren, Donostia Kirolak legeak uzten dituen hutsik dauden gehienezko plaza kopurua ateratzea erabaki du, kalitatezko enplegu publiko egonkor baten apustua egiten.

Kiroletako zinegotzi Martin Ibabek azaldu duenez “prozesu honen helburua da langileen lan kalitatea bermatzea eta honela, eskaintzen den zerbitzuaren hobekuntza indartzea”.

Bestalde, zinegotziak hiritarrak animatu nahi ditu prozesu honetan parte hartzera. “Ateak irekiak daude langile berrientzat” adierazi du.

Plazen kopuru handiena (22) udal kiroldegietako erabiltzaileen arretarako eta instalazioetako kontrolerako postuari dagozkio (plaza hauetariko bat barne sustapenaren bidez beteko da). Lanpostu hauetan batxilergoko titulazioa eta bigarren hizkuntz eskakizuna eskatuko da. Gainera, administrarien bi plaza, kirol jardueretako erdi mailako teknikari bat, goi mailako ekomomia teknikari bat eta goi mailako teknikari juridiko baten plazak ere eskainiko dira. Eskainitako plazen kopurutik, ezgaitasuna duten pertsonentzat bi plaza gordeko dira.

Aurkezteko baldintzak eta hautaketa prozesuko ezaugarriak lanpostu bakoitzeko deialdian zehaztuko dira, eta hauek donostiakirola.eus webgunean argitaratuko dira. Aurreikusita dagoen lehen deialdia udal kiroldegietako erabiltzaileen arretarako eta instalazioetako kontrolerako 21 plazei dagokiena izango da, eta prozesua 2019. urtean zehar garatuko da.

2018/11/14-an argitaratua