Tokiko Gobernu Batzarrak onartu dituen gaiak
Etxebizitza babestu bat berreskuratzea, Patruila-autoak, Orixeko fatxada
Etxebizitza babestu bat berreskuratzea
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Mandasko Dukearen pasealekuko etxebizitza baten azalera-jabetza lehentasunez eskuratzeko eskubidea gauzatzea, 116.475 eurotan (ez dago BEZari lotuta).
Etxebizitza horren jabari-erregimena azalera-jabetza da, 2000. urtean Atotxa hirigintza-eremuko lurzati jakin baten gaineko azalera-eskubidea eratzetik eratorritakoa. Eskubide hori Brues-Progen SA aldi baterako enpresa-elkarteari eman zion Donostiako Udalak, babes ofizialeko etxebizitzak eraiki zitzaten, ondoren horrelako pisuen onuradun izateko legezko baldintzak betetzen zituzten pertsonei saltzeko.
Etxebizitza babestuaren kalifikazioa iraungi bada ere, 20 urteko epea igaro delako, Udalak beretzat gorde zuen lehentasunez erosteko eskubideak indarrean dirau, denbora-mugarik gabe ezarri baitzen, azalera-eskubidearen indarraldiari berari lotuta, hau da, 75 urtera.
Eskubide hori baliatzeko interesa enkantea saihesten saiatzeko, eta, ondorioz, salmenta-prezioari buruzko espekulazio-arriskua saihesteko udalaren borondatetik dator, etxebizitza horiek eraikitzeko baliabide publikoak erabili baitziren.
Patruila-autoak
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du AT Capital, SLri esleitzea Udaltzaingorako lau patruila-auto renting sistemaren bidez hornitzeko kontratua. Aurrekontua 300.963 eurokoa da, gauzatzeko epea 4 urtekoa (urtebeteko luzapena izateko aukera) eta entregatzeko epea 40 egun naturalekoa.
Orixeko fatxada
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Harri, Construcciones y Mampostería, SLri esleitzea Orixe Zuloaga HLHIko fatxada nagusia zaharberritzeko obren kontratua, 317.226 euroko aurrekontuarekin (Udalak % 40 - Eusko Jaurlaritzak % 60) eta 6 hilabeteko egikaritze-epearekin.
2024/08/13-an argitaratua