Ehorzketa eta errausketetan senide gehiago egon ahal izango dira astelehenetik aurrera

15 pertsona baimenduko dira, senide eta lagunen artean; musukoak erabiltzea ezinbestekoa izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Konfinamenduaren arintze fase berriaren barruan, Donostiako Udalak iragarri du astelehenetik, maiatzak 11tik, Polloeko errausketa-labeko errausketetan eta Polloe, Altza eta Igeldoko hilerrietako ehorzketetan hildakoen senide eta lagunen bertaratzea baimenduko dela, orain arte baimendutako kopurua handituz. Hala, 15 pertsona gehienez egon ahal izango dira, segurtasun distantziak eta higiene neurriak errespetatuz eta betiere musukoak edo maskarak erabiliz.

Ordutegia

Astelehenetik aurrera ordutegia luzatuko da: 8:00-20:00. Orain arte hilerria itxita egon da eta hitzordua behar zen bertaratzeko ordutegi murriztu batean.

Polloeko errausketa-labea

Ehorzketetan bezala, errausketen kasuan ere, aretoaren barruan guztira 15 pertsona sartu ahal izango dria. Aretoan maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta sarreran gel hidroalkoholikoa egongo da eskuragarri.

Altzako beilatokia

Aretoaren barruan 8 pertsona egon daitezke, eta kanpoan 7 gehiago. Beilatokian, nahitaezkoa izango da musukoak erabiltzea; gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da bertako sarreran.

Bulegoa

Azkenik, Udalak adierazi du, bulegoak itxita jarraituko duela baina zerbitzua normaltasunez ematen jarraituko dutela eta eskaerak erantzuteko telefonoz (943 48 35 40) edo posta elektronikoz egin behar direla: polloe@donostia.eus

2020/05/08-an argitaratua