Altzako kiroldegiari harrera bikaina

600 pertsona inguru gerturatu dira instalazio berria probatzera

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Altzako kiroldegi berriak ireki ditu ateak. 7:30ean lehengo erabiltzaileak hartu ditu, eta ordu horretatik aurrea instalazio berriak ezagutzen hasi dira. Ireki denetik uneoro izan ditu bisitak.

Egin diren kalkuluen arabera, arratsaldeko 6ak arte, gutxi gorabehera 600 pertsona gerturatu dira instalazioa ezagutzera eta probatzera, baita irekiera dela-eta antolatu diren dohako ikastaroak eta jarduerak probatzera. Horietatik, %75 Altzako auzotarrak dira. Gainera, jakinarazi da 850 pertsonak izena eman dutela irekiera dela-eta antolatutako dohako ekintzetan.

Erronka solidarioa

Ostegunean, goizean, ekingo zaio instalazio berriaren irekiera dela-eta antolatu den ekimen nagusienetako bati. 9:00etatik aurera Donostiako hainbat kirol klubetako ordezkariak pedalei eragiten hasiko zaizkie ziklo indooreko bizikletetan. Helburua da Altza eta Txernobilen arteko joan-etorria, 6.000 kilometro baino gehiago, modu birtualean osatzea, Asociacion Chernobil Elkartearen aldeko funtsak jasotzeko. Besteak beste, segidako klubek hartuko dute parte:: IDK Euskotren Gipuzkoa saskibaloi taldea, Super Amara Bera Bera eskubaloi taldea, Kaiarriba Donostiarra Arraun Elkartea, Donostia Arraun Lagunak, Real Sociedad-eko atletismo taldea, Waterpolo Donostia eta Txuri Urdin Izotz Hockey Taldea..

Gainera, instalazioaren irekiera dela eta prestatutako jarduera programak aurrera jarraituko du

2022/04/20-an argitaratua