'Bizi Donostia. Berriro ere bidaiatuko dugu' turismo kanpaina pertsonalizatua aurkeztu da

Maiatzaren 24tik uztailaren 10era bitartean egongo da abian eta %100ean digitala izango da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Donostia Turismoak arrakasta handia izan duen “Zuen falta nabari dugu. Berriro ere bidaiatuko dugu” turismo kanpainaren bigarren fasea jarri du abian. Oraingoan ere ildo emotibo berari heldu dio, enpatia bilatu nahian: Donostiarrek bisitatzeko halako gogoa zuten turismo guneetara bidaiatzeko garaia iritsi da eta, bien bitartean, beste hiri batzuetako pertsonak gonbidatu nahi dituzte haien etxea bisitatzera eta donostiar sentitzera, Donostiak eskaintzen dituen esperientzia guztiez gozatuta.

Kanpaina maiatzaren 24tik uztailaren 10era bitartean egongo da abian eta hiri ugaritarako landing pertsonalizatuak izango ditu Donostia turismo webgunean, tokiko jardueren eskaintza zabalarekin. %100ean digitala izango da eta Estatuko eta Frantziako bisitariei zuzenduta sustatuko da bereziki.

Cristina Lagék, Turismoko zinegotziak, poz handiz aurkeztu du fase berria: “Duela aste batzuk haien falta sentitzen genuela esaten genien guztiei egindako gonbidapena da. Bisitan etortzeko eta donostiar sentitzeko gonbidapena da. Baina baita abisu bat ere: bagoaz. Berriro ere bidaiatuko dugu. Azkenean, berreskuratu dugu gure ezaugarri den espiritu hori. Gure kulturarekiko eta zuen kulturarekiko jakin-mina”.

Lehen fasearen emaitza


“Zuen falta nabari dugu. Berriro ere bidaiatuko dugu” kanpainaren lehen faseak bideo eta bannerren 7,5 milioi inpresio baino gehiago jaso zituzten, eta Donostia Turismoaren landingera egindako 180.000 bisita inguru. Gainera, marketineko e-mailerako turismogunean interesa duten 18.000 kontaktu baino gehiago lortu ziren eta Donostiak eskaintzen dituen planei eta kanpaina berriari buruzko informazioa jasoko dute.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/05/24-an argitaratua