Donostia Kulturak arte eszenikoen udaberriko programazioa aurkeztu du

47 ikuskizun izango dira: 13 antzerki arlokoak, dantzakoak 7 eta musikakoak 27

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Kulturak udaberri honetan Victoria Eugenia Antzokiak (Club Aretoa barne)Antzoki Zaharrak, Egiako Gazteszenak, Lugaritzeko Imanol Larzabal aretoak, Larratxo K.E.-k eta Intxaurrondo K.E-k eskainiko duten helduentzako arte eszenikoen programazioa aurkeztu du.

Guztira, 47 ikuskizun izango dira: 13 antzerki arlokoakdantzakoak 7 eta musikakoak 27. Horietatik 3 estreinaldiak dira, dantza arlokoak 2 eta antzerkikoa bestea.

Ikuskizun guzti hauetarako sarrerak salgai daude jada Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean. 

Hemen duzue Victoria Eugenia Antzokiko, Antzoki Zaharra eta Kultur Etxeetako programazioari buruzko informazioa.

2018/03/14-an argitaratua