180 tona hondakin jasota Aste Nagusian

Garbiketa indartu egin da jaiak direla-eta jende asko ibiltzen den inguruetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


180 tona hondakin jaso dituzte joan den Aste Nagusian bide-kale publikoetatik Donostiako garbiketa zerbitzuek. Iaz, 185,5 tona hondakin bildu zituzten.

Bide Publikoetako zinegotzi Miguel Ángel Díezek adierazi duenez, “oro har, aurreko ekitaldietan baino hondakin gutxiago egon da, hondartzetan ere, askoz gutxiago egon da”.

128.720 kilo hondakin kendu dituzte bide publikotik, ia iaz bezala, 129.060 kilo kendu zituzten-eta. Aurtengo guztizkotik, 4.480 kilo suek sortutako hondakinak izan dira.

Erlazionatutako dokumentuak

2019/08/20-an argitaratua