dFERIA arte eszenikoen feria arrakastatsua izan da, bai publikoari bai kritikei dagokienez

Guztira, 8400 lagunek programatutako emanaldiez gozatu ahal izan dute, batez besteko okupazio maila %83koa izan da.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
dFERIAren azken edizio hau arrakasta handiz bukatu da konpainien maila artistiko handiari esker, Arte Eszenikoen sektoreak feriarekiko erakutsi duen atxikimendua handia izan da, eta publikoaren harrera, bikaina.

dFERIAra hurbildu diren ikusle eta profesionalen kopuruak aurten ere gainditu egin du aurreikusitakoa. Azpimarratzekoa da akreditatuen kopurua %23 handitu dela, 2017 urteari dagokionez, 520 akreditatuekin.

Guztira, 8400 lagunek programatutako emanaldiez gozatu ahal izan dute, batez besteko okupazio maila %83koa izan da. Orokorrean, 14.400 lagun baino gehiagok parte hartu dute feria honetan, ikuskizunetako publikoa eta jarduera paraleloetako parte-hartzaileak kontutan hartuta, aurreko urteko parte-hartzea baino %9 gehiago (zehazki, 1300 lagun gehiago). Sarrera salmentari dagokionez, azkeneko urteetako joera mantendu da.

Akreditatuen kopuruari dagokionez, 520 profesional etorri dira guztira. Hala, iazko kopurua %23 handitu da: 184 programatzaile, 60 banatzaile, 181 ekoizle eta konpainien ordezkari, 18 kazetari eta kritikari eta bestelako 77.

Espainia, Polonia, Kroazia, Holanda, Irlanda, Norvegia, Frantzia, Errusia, Danimarka, Uruguai, Argentina, Dominikar Errepublika, Brasil, E.E.B.B., Ekuador, Kosta Rika eta Kolonbiako programatzaileak izan ditugu aurtengo ferian.

Bestalde, aurkeztutako ikuskizunek kalitate handia dute, eta euskal antzerkiaren eta dantzaren mailaren erakusgarri izan dira, bai ikusleentzat, bai komunikabideentzat, bai profesionalentzat. Nabarmentzekoa da, halaber, aurten ere nazioarteko aintzatespena lortu duten zenbait artista eta ikuskizun izan ditugula gure artean. Duela zenbait edizio finkatutako erronka guztiak gainditu dira, eta, hala, kalitatezko programazio berritzailea eskaini da, eta orekatua, dantza eta antzerkiari begira.

Guztion artean –sektorea, administrazioak, prentsa eta ikusleak-, ezagutzera eman dugu dFERIAk egiten duen lana antzerki eta dantzaren arloa sustatzen eta bistaratzen. dFERIAk ahalbidetu dituen eta oraindik ere ahalbidetuko dituen salerosketen aurreikuspen-datuei begira ere, baikorrak izateko motiboa dugu.

Balantze osoa deskargatu.

2018/03/12-an argitaratua