BAGARA erakusketaren irekiera

Zahartzea ez dela eragozpenik gizarteari ekarpenak egiten jarraitzeko aldarrikatzeko erakusketa, Ramon Labaien plazan urriaren 15 arte, eta www.bagara-somos.eus web atarian.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Donostia Lagunkoiaren bitartez, Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunarekin - urriak 1 - bat egin du eta BAGARA erakusketa aurkeztu du. Eta erakusketaren helburua da aldarrikatzea zahartzea ez dela eragozpenik gizarteari ekarpenak egiten jarraitzeko.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Donostia Lagunkoian parte hartzen duten hainbat adineko pertsonen elkartetako ordezkariek parte hartu dute erakusketaren aurkezpenean. Eta erakusketak islatzen du pertsona horien oraina eta gizarteak nola aprobetxatzen dituen euren talentuak eta gaitasunak.

Nazio Batuen Batzar Orokorrak 1990ko abenduaren 14an izendatu zuen urriaren 1a Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna. Orduz geroztik urtero gai zehatz bat lantzen da. Eta 2017ko gaia honakoa izan da: talentuaren aprobetxamendua, eta adineko pertsonen kontribuzioa eta parte hartzea gizartean.

Horren harian, Donostia Lagunkoiak gaia landu du ekimen honen bitartez, hain zuzen ere, adineko pertsonak (Nazio Batuen Erakundeak ezartzen du 60 urte baino gehiagoko pertsonak direla) gizarteari nolako ekarpenak egiten dizkioten erakusten duen ekimena. Hortaz, 80 gizon-emakume donostiarrek parte hartu dute erakusketan eta, bere adibideekin aldarrikatzen dute zahartzea ez dela eragozpenik gizarteari ekarpenak egiten jarraitzeko.

Erakusketak 80 pertsonen testigantzak biltzen ditu, hain zuzen ere, egunero hiritarren zerbitzura euren talentua, ilusioa eta esperientzia jartzen duten 80 pertsona. Eta helburua da, horrelako beste hainbat adibide gehiago ezagutzea. Horretarako, dei egin diete 60 urte baino gehiagoko donostiarrei Donostia Lagunkoiaren Facebook orriaren bitartez gizarteari euren ekarpenak egiteko modua.

2017/09/30-an argitaratua