San Juan bezperako ospakizuna

Donostiako auzo guztietan 23 su banatuko dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Festetako zinegotziak, Alfonso Gurpeguik, hurrengo ostiralean, 23an, San Juan bezpera ospatzeko prestatu duten ekintza programaren berri eman du. Kostituzio Plazan, 19:00tan, udako solstizioaren sarrera dela eta eguzkiaren agurra egingo da. “Udaburuan gaude, udako solstizioan. Argia iluntasunari gailendu zaio. Luzeagoa da eguna gaua baino,” esan du Gurpeguik.

Zinegotziak Donostiako auzo guztietan 23 su banatuko direla esplikatu du eta arau batzuk bete beharko direla gograrazi du.
  • Suak zuhaitz multzorik ez dagoen tokietan egingo dira. Horrelako multzoetatik eraikinetatik, zerbitzuetako aireko lineetatik, hiri altzarietatik eta ibilgailuetatik 15 metrora egingo dira, gutxienez.
  • Erregai guztiak solidoak izango dira. Ezin da ez pneumatikorik, ez goma-aparrik, ez plastikorik, ez aerosol poterik, ez leer daitekeen edo kea nahiz gas toxiko edo kaltegarriak bota ditzakeen gairik erabili.
  • Sua asfaltatutako nahiz harriztatutako Alberdi batean egiten bada, estaltzekoa den eremu guztia eta beste bost metro gehiago lurrezko zein hareazko geruza batekin babestuko dira. Geruza, gutxienez, hamabost zentimetro lodi izango da.
  • Suaren kokalekua aukeratzeko orduan, ez sarbideei ez alderdiko zirkulazioari inolako trabarik egiten ez diela zaindu beharko da.
  • Antolatzaileek suak behar bezala eta erabat itzaltzen direla ziurtatu beharko dute. Baita ere, aktibitatea aurrera eramateko erabiliko den gunearen garbiketa.
  • Udaletxeak, Festak unitatearen bitartez, San Juan suak antolatuko dituzten eta udalari jakin arazi dioten talde guztiekin komunikaziorako talde bat sortu du. Eman duten telefono mugikorra aktibitate hau aurrera eramaten dutenei argibideak emateko edo gerta daitezken ez huste edo larrialdien berri emateko erabiliko da.

Beste informazio interesgarriak:
San Joan suen zerrenda
Gaueko autobus zerbitzuak – Ekainaren 23a, San Juan bezpera

2017/06/21-an argitaratua