Hondartza denboraldia 2021

Soilik Kontxako edukiera kontrolatuko da aurten

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2021 denboraldia eta zerbitzuak

Ekainak 01 - irailak 30


Edukiera
Hondartzainek soilik Kontxako edukiera kontrolatuko dute, marearen arabera mugatuta egongo da (itsasgorak baino 2 ordu lehenago eta ondoren).

Kontxako hondartzan hiru sarrera egongo dira:
  • Cervantes Plazaren ondoko arrapala
  • Erlojuen arrapalak
  • Eguzki ondoko eskailerak

Kontxako sarrera nagusietan banderatxoak egongo dira
  • Sarrera librea (bandera berdea)
  • Itsasgorengatik mugatua (bandera gorria) adieraziko dutenak

Seinaletika hori eta megafoniaren bidezko mezuak errespetatzea funtsezkoa da Donostiako hareatzez arazorik gabe gozatzeko.


Edukiera kontsultatu
Edukierak Udalaren webgunearen eta Foru Aldundiaren web-aplikazioaren bidez ezagutu ahal izango dira Igeldon eta Urgullen jarritako bideometria kamerek ematen dituzten datuei esker. Hondartza bakoitzaren okupazio-maila denbora errealean kontsulta daiteke.



Toldorik ez, aulkiak bai
  • Aurten ez da egongo toldo, karpa edo eguzkitakoen zerbitzurik. Ezta gabarroirik ere.
  • Aldiz, Kontxako hondartzan alokairuzko aulkiak egongo dira. 50 aulki kabinetan hartu ahal izango dira 5euroko fidantza jarriz.


Kabinak, dutxak, iturriak eta garbigailuak
Hondartzek bestelako instalazio batzuk izango dituzte, unitate batzuk itxita izango dituztenak, segurtasun-distantzia bermatzeko:
  • Dutxak
  • Edateko uraren iturriak
  • Oina-garbigailuak

Kabina kolektiboen ordutegia:
  • Ekainean eta irailean 09:00etatik 20:00etara
  • Uztailean eta abuztuan 09:00etatik 20:30etara

Sorosleak
  • Hondartzen zaintza eta sorospen zerbitzua: ekainak 15 - irailak 30
  • Zerbitzuaren ordutegia 10:00etatik 20:00etara izango da irailaren 15a arte, egun horretatik denboraldia amaitu arte, sorospen-zerbitzua 10:30etik 19:30era arte eskainiko da

Lagundutako bainu zerbitzua
Horrez gain, urtero bezala, Kontxako hondartzan bainu lagunduaren zerbitzua egongo da, ekainaren 15etik irailaren 30a arte, 11:00etatik 19:30era. Hiru aulki anfibio daude, eta erabilera bakoitzaren ondoren desinfektatuak izango dira, Covid-aren aurkako neurriak betez. Zerbitzua erreserbatzeko deitu: 662 38 70 08


Gainera, gogoratu:
  • Txakurrak: debekatuta dago hondartzetara sartzea denboraldian zehar
  • Maskara: hondartzetan paseatzeko nahitaez erabili behar da. Eguzkia hartzean edo itsasoan bainatzean, ez da beharrezkoa izango

Donostiako hondartzak

2021/07/23-an argitaratua