Udalak talentua erakartzeko eta garatzeko estrategia indartu du

Arreta berezia jarriko zaio emakumeak zientzian duen eginkizuna ikusarazteari

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak Polymat enpresarekin hitzarmen bat sinatu dute elkarrekin talentua erakarri eta garatzeko, hezkuntza inguruneko gaitasunak garatzeko, eta ekintzailetza, zientzia dibulgazioa eta bokazio zientifikoak sustatzeko, edo Europako programak detektatzeko, haietan parte hartzeko xedearekin. Hitzarmenak emakume zientzialariak bistaratzeko jarduerak sustatzeko laguntza espezifikoa hartzen du.

Sustapen Ekonomikoko zinegotziak, Marisol Garmendia, Polymaten Zuzendari Zientifikoak, José María Asúa, eta enpresaren kudeatzaileak, Idoia Azaldegi, parte hartu zuten hitzarmena sinatzeko ekitaldian adierazi zuenez, “Donostia Sustapenetik, Donostia berrikuntza eta jakintza gune gisa sendotzeko jarraitzen dugu lanean, talentua garatze, atxikitze eta erakartze aldera, eta halako hitzarmenekin, zentroek tokiko talentua atxikitzeko eta goi mailako ikertzaileak erakartzeko lana egiten dute. Kasu honetan, gainera, emakumeak zientzia arloetan duen betekizunari ikusgaitasuna emateari eman zaio garrantzia, berdintasuna sustatzeko gure estrategiaren ildo berean”.

Hitzarmena

Hitzarmenak arlo hauek hartuko ditu:
  • Talentua erakartzea eta garatzea
  • Hezkuntza eremuan gaitasunak garatzea
  • Ekintzailetza
  • Zientziaren dibulgazioa eta emakumearen betekizunak
  • Europar proiektuen eta finantzaketa-proiektuen identifikazioa

Erlazionatutako dokumentuak

2021/05/04-an argitaratua