Herritarrei irekitako jardunaldia HAPOaren aldaketei buruz

Datorren irailaren 11n burutuko da Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 18:00etan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Jardunaldi honetan ondokoaz informatuko da:

1. DONOSTIAKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN XEDAPEN ALDAKETA, AU.IN .05.MONS EREMUAREKIN LOTUA.

2. HIRIGINTZA ARAU OROKORRAK ALDATZEA. 2.1. DOKUMENTUA.

2.1 Testua zuzentzea (ezabatzea), errepikakorra izateagatik.
2.2 Eduki desegokia ezabatzea (ez ezinbestekoa).
2.3 Lege edo plangintza arloko erreferentziak eguneratzea.
2.4 Aldatzea, irizpideengatik:
• Zenbait alderdi aldatzea, Plan Orokorraren hirigintza garapeneko prozesuan aplikatzeko gehigizkoak direlako, eta are biderazinak edo garestiegiak ere.
• Zehaztapenetako batzuk gaur egungo egoera sozioekonomiko berrietara egokitzea, hori baita etorkizuneko joera ere.
• Proposatutako aldaketa asko hirigintza politika berriarekin lotuta daude. Hain zuzen, politika berri horren oinarriak eraikitako ondarea birgaitzea, etxebizitzen energia baldintzak hobetzea eta eskura dauden baliabideak ahal beste aprobetxatzea dira, lurzorua gehiago kontsumitzean oinarritutako garapen eta hedapenean baino.


Nahi duten herritar guztiak joan ahal izango dira bilerara. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da, arratsaldeko 18:00etan (sarrera Alderdiederretik).

Donostia.eus web orrialdean aurki ditzakezue gaiekin lotuta dauden dokumentuak: http://www.donostia.eus/app/info/ayuntamiento/proyectos_normativos.nsf/fwHome?ReadForm&idioma=eus&id=D338423

Aurkezleak:
Enrique Ramos, Hirigintza Sostengagarriko, Etxebizitzako eta Hiri Proiektuetako zinegotzi ordezkaria.
Juan Carlos Cuevas, Hirigintza ataleko zuzendaria

Gaia azaldu eta gero, tarte bat izango da galde-erantzunetarako.

2018/09/06-an argitaratua