Udaberriko laborategi artistikoetan izen emate epea zabalik Kontadoresen

Kontadoresek gazteentzako 8 laborategi artistiko programatu ditu, martxoaren 22tik aurrera.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa





Kontadoresek hainbat ikastaro programatu ditu, 2019ko martxoa eta ekaina bitartean. Guztira, 188 leku eskainiko dira, 8 laborategi artistikotan. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena. Eta, gainera, euren poltsikora egokitutako prezioekin. Laborategi horien helburua da, gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko harremanak sustatzea, eta dinamika bereziak sortzea. Hain justu, berezitasun horrek egiten du eskaintza benetan erakargarria eta berezia gazteentzat.

Aurtengo eskaintza egiteko, batik bat, ondorengo irizpideak hartu dira kontuan:
  • Iazko ikasturtean arrakastatsuak izan ziren hainbat laborategiren jarraipena ahalbidetzea. Batik bat, publiko gazte zabalaren interesak kontuan hartu dira, eta Kontadoresera ahalik eta gazte gehien erakartzea dute helburu. Testuinguru horretan gastronomiari buruzko hainbat proposamen berri ere programatu dira. Horrez gain, aurtengo ikasturtean, 16 urtetik gorakoei zuzenduriko laborategia jarri da martxan: zirku laborategia.
  • Bertako artista eta eragile gazteek egindako proposamen berritzaileei leku egitea. Zentzu horretan programatu dira “Zementua erabiliz egindako kale esku hartzea” laborategia eta “Taldean hobeto elkar ulertzeko eta antolatzeko gakoak” laborategia.

Jarraian eskainiko den programazioa:

- KALE ANTZERKIA: IBILBIDEA ETA SORMEN PROZESUA

- DANTZA GARAIKIDEA: NODE LABORATEGIA – NATURA esperientzia.

- ZIRKUA (16 urtetik gorakoentzat)

- MUNDUKO SUKALDARITZA

- SUPPER CLUB

- ZEMENTUA ERABILIZ EGINDAKO KALE ESKU HARTZEA

- ARTEAREN HISTORIA HACKEATU

- TALDEAN HOBETO ELKAR ULERTZEKO ETA ANTOLATZEKO GAKOAK


PARTE HARTZEKO IRIZPIDEAK

Oro har, gazteentzako ikastaroak dira, 18-30 urte bitartekoentzat, hain zuzen ere. Lehentasuna izango dute Donostian erroldaturik dauden gazteak. Laborategien eskaintza aurretik aipatutako adin tartekoentzat den arren, 18 urtetik beherako eta 30 urtetik gorako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, haien parte hartzea egoki ikusten bada, eta plaza libreak baldin badaude.

Supper Club eta Munduko Sukaldaritza laborategien kasuan, orain arte aipatutako irizpideez gain, beste irizpide bat ere erabiliko da: partaide bakoitzak laborategi eskaintza txanda bakoitzean (udazkena-negua eta udaberria), gehienez, laborategi horietako bi ikastarotan parte hartzeko aukera izango du. Bi ikastaro baino gehiagotan izena emanez gero, hirugarren horretan eta ondorengoetan itxaron zerrendan geratuko da, eta leku libreak egonez gero, parte hartzeko aukera izango du.

Zirku laborategiaren kasuan, 16 urtetik goragokoentzako ikastaroa dela azpimarra daiteke. Laborategi horren helburua da publiko gazteagoa erakartzea, Kontadoreseko espazioan euren lehen esperientzia izan dezaten.

IZEN EMATEAK ETA INFORMAZIOA

Izen ematea jarraian adierazitako webgunean egin daiteke:

www.kontadores.eus

Bertan ere, ikastaro guztien inguruko informazioa egongo da.

Kontadores Gazte Zentroa: Pasai San Pedro hiribidea 13, behea. Bidebieta. Donostia.

Tel.: 943 483 476

Web: www.donostia.eus/kontadores

Email: kontadores@donostia.eus

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera, 17:30 - 20:30
Larunbatak, 17:00-21:00

2019/03/12-an argitaratua