Donostiako Maratoia, azaroaren 26an: aldaketak hiriko trafikoan

Lasterketak, bere osotasunean, hirian hainbat aldaketa sorraraziko ditu, trafikoan, egoiliarretan, autobus lineetan, taxietan, lurrazpiko aparkalekuetan eta, orokorrean, zirkulazioan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Azaroaren 26an, Donostiako Maratoia, Maratoi Erdia eta 10 km-tako lasterketa direla-eta, Udalak eta Antolatzaileek, hiriko trafikoan, aparkalekuetan eta garraiobideetan eragingo dituzten aldaketak kontuan hartuta, trafiko antolamendu berezi bat jarri dute martxan. Ezaugarri eta dimentsio handia duen ekitaldi honek hiria ia geldirik egotea behartuko du, goizeko 8:30etik 14:00ak inguru arte. Lasterketa Amara, Erdigunea, Gros, Antigua eta Loiola auzoetatik igaroko da.

8:45ean, Errondo pasealekutik, irteera emango zaio 10 km-tako probari. Maratoia eta maratoi erdia 9:00etan hasiko dira. 10 km-tako eta maratoi erdiko bideak Maratoiak izango duen ibilbidean txertatuak daude.

Erdigunean, Grosen eta Amaran norberaren ibilgailuentzako hainbat sarbide itxita egongo dira, nahiz eta eragin handienak Antiguan eta Loiolan igarriko diren. Halaber, ez da zirkulatzerik izango Kontxa Pasealekutik, Easotik eta Errondo Pasealekutik.

Ez da gomendatzen Donostiara Antigua-Ondarreta aldetik sartzea.

Aipatutako auzo horietako herritarrek ibilgailua erabili behar izanez gero, Mugikortasun agenteen, Udaltzainen eta lasterketaren antolatzaileen aginduak jarraitu beharko dituzte.

Trafiko mozketei dagokionez, esan behar da 8:30etik aurrera, hiria ekialdetik mendebalderaino zeharkatzeko, GI-20a erabili beharko dela; hirira sartzeko nahiz irteteko Urumeako autobia une oro irekita egongo d eta eta trafikoan aldaketak egingo direla zenbait auzotako sarrera-irteeretan.

Trafiko mozketak 8:30ean hasi eta, lasterketa amaitu arte, 14:00ak inguru arte, egingo dira, Errondo pasealekuan izan ezik, bertan 6:30ean hasiko baitira. Podavines biribilgunetik Aita Donostiara (Aita Donostia zentzurantz) doan zatian hain zuzen ere.

Lasterketak, bere osotasunean, hirian hainbat aldaketa sorraraziko ditu, trafikoan, egoiliarretan, autobus lineetan, taxietan, lurrazpiko aparkalekuetan eta, orokorrean, zirkulazioan.


Maratoiaren abisuan informazio gehiago aurkituko duzu, ekintzen xehetasunekin

2017/11/22-an argitaratua