2023. urtea eta Nakbak aurrera darrai
Nakba (Hondamendia), 1948ko maiatzak 15ean oroitzen da, mugimendu sionistak, Europa eta AEBen laguntza eta konplizitateari esker, Palestinan Israelgo estatua sortu zuenean.
Nakba (Hondamendia), 1948ko maiatzaren 15ean gogoratzen da, mugimendu sionistak, Europa eta AEBen laguntza eta konplizitateari esker, Palestinan Israel estatua sortu zuenean sarraskien bidez, bertako biztanleriaren % 70 baino gehiago kanporatuz kolonoek ordezkatzeko, eta Palestina materialki suntsituz.
Maiatzaren 15 bakoitzean errepikatzen dira aldarrikapenak, herri palestinarraren historian jasandako tragedia hori salatzeko eta errefuxiatuen itzulerarako eskubidea eskatzeko. Oraingo honetan, Palestinaren eta Israelen arteko egoera politikoaren narriadura larriaren eta Gazako bonbardaketen eta Zisjordaniako setioaren aurrean, indarkeriazko ekintza guztiak berehala amaitzea eta biztanleria zibila berehala babestea ere eskatzen da.
Donostiako Udalak, urtero bezala, Palestinako bandera jarri du udaletxeko balkoian, Palestinari elkartasuna adierazteko.
2023/05/15-an argitaratua