Urteko Zikloa, Ikuspuntua da koxka, Irailaren 5ean, Rosa Maria Calafen hitzaldia

 Rosa María Calafek, TVEk Asia-Pazifiko berriemaile ohiak, eskualde hartako emakumeen egoera ekarriko du gogora

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Asian eta Pazifikoan daude munduko ekonomia ahaltsuenetako batzuk, bai eta planetako biztanle pobreenen bi heren ere. Oso eskualde anitza da politika eta kultura aldetik, eta desafio handiak ditu generoaren ikuspegitik. Berdintasun konpromisoak onartu dituzte zenbait naziok, baina, askotan, oraindik nekez gauzatzen dituzte. Zer da emakume izatea kontinente hartan?



Rosa Maria Calaf: Espainian nazioartera bidalitakoen kazetaritzan aitzindaria, TVEko korrespontsalen artean ibilbiderik luzeena eta askotarikoena izan du. Sobiet Batasunerako ordezkaritza zabaldu zuen, Moskun; Vienan, ekialdeko eta Balkanetako herrietarakoa, eta, Hong Kongen, Asia-Pazifiko eskualderakoa. Hego Amerikako Buenos Aireseko ordezkaritza berregituratu zuen, eta korrespontsal jardun zuen Estatu Batuetan, Italian, Txinan eta Asian.

"Ikuspuntua da koska" Zikloa Donostiako udaleko lankidetza Atala eta San Telmo Museoa elkarlanean antolatu dute, Revista 5W eta EHU/UPV-ren laguntzarekin.

Sarrera irekia izango da lekuak bete arte. Hizkuntza: gaztelania


2018/09/03-an argitaratua