Talentua, berrikuntza eta Smart hiria: Do-nostia UP! balantzearen gakoa

Donostia UP! 2017. urteko sustapen ekonomikorako azken planaren balantzeak datu positiboak eman ditu ia parametro guztietan.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


2016ko zifrekin alderatuta aurrekontua-ren %8,5eko hazkundearekin, proiektu berritzaileen laguntza eta babesa handiagotzea lortu da, 400.000 euro eman direlarik laguntzetan enpresak sortzeko eta 700.000 euro bideratu direlarik ekintzailetzako ekintzetarako.
  • 1.137 enplegu sortu dira
  • 100 neurri baino gehiago ezarri dira
  • 222 enpresa eratu dira
  • 8,06 milioi euro inbertitu dira (%8,5eko hazkundea 2016arekiko). Lanpostuen %52a emakumeei dagokielarik.

Ernesto Gasco Alkateordeak adierazi zuenez, “Donostia UP! apustu irmo, integratzai-le eta kolaboratiboa da, begirada zabala duena eta neurri desberdinak jasotzen dituena, bai langabezia orokorrean, bai emakumeen langabezian eta 45 urtetik gorakoenean, baina baita, eta aldi berean, ekintzailetzan, sektoreetan, berrikuntzan eta talentuan eragina daukana. Ondorioz, pozez hartzen dugu gure hiriko langabeziaren beherakada jarraitua eta hiriko etorkizuneko apustu handietan guk dugun kolaborazioa”.

Ekintzailetzari dagokionez, 592 pertsona artatu dira 2017an zehar eta mantendu egin da eratutako enpresa-kopurua 222 enpresatan, iaz baino bi gehiago, prestakuntzaren, laguntzen eta eratzeko zerbitzuen bitartez lagunduak, 400.000 eurorekin osotara. En-presa berrien sorrera dela eta sortutako enplegua Planak sustatutako enplegu osoaren laugarren parte bat da, 247 lanposturen sorrerarekin

Lokalen alokairura zuzendutako laguntzak


Nabarmendu behar dira, 96.000 eurorekin, horien %75a auzorik babesgabe-enetan. Atal horretan, gainera, merkataritza ere nabarmendu behar da, sortutako en-presen %21arekin eta 21.000 euro inguruko batez besteko inbertsioarekin.

2017an hazi egin da tokiko enpresa-proiektu berritzaileak babesteko esfortzua, Donos-tiaINN laguntza ekonomikoen bitartez. Osotara, proiektu berritzaileak dituzten 231 en-presa artatu dira, aurreko urtean baino %20 gehiago. 1,3 milioi eurotakoak izan dira laguntzak, 117 enpresek jaso dituztelarik. Horien artean daude, alde batetik, INN-PLANTA laguntzak, enpresen lehiakortasuna hobetzeko gastu estrategikoetan ardaz-ten direnak, eta, bestetik, Bonu Teknologikoak, teknologia-zentro kolaboratzaile gehi-agorekin, CIC Nanogune eta Basque Culinary Center horien artean. Bonu horiei esker zerbitzu teknologiko jakin batzuk jartzen dira hiriko enpresen eskura. Azken finean, 12.000 eurorainoko laguntzak lor ditzakete enpresek beren hazkunde-fase guztietan.

Talentuaren aldeko apustua


Gehiago zabaldu da urte honetan San Sebastian Connec-ting Talent programaren bitartez. Programak laguntza-plan oso bat ezartzen du, hasie-rako faseetatik hasita, nazioarteko 85 bekarekin adibidez, edo 35 urte arteko beste profil batzuei lotutako laguntzak, Talentu Berritzailea edo Talentuaren Itzulera progra-mekin.

Berrikuntza

da oraindik ere Donostia UP! Planeko ardatz estrategikoetako bat, hiru jardun nabarmenekin: diseinuaren eta sorkuntzaren esparruen nazioarteko mailan ai-tzindaria eta erreferentea izango den eskola baten sorrera Barrabés taldearen eskutik; Donostia Innovation League programaren garapena, zeina, Berrikuntza Gerturatuz zi-kloarekin batera 1.900 ikasle baino gehiagorengana iritsi den haiekin berrikuntzari eta hiriko erronkei lotutako gaitasun pertsonal eta teknikoak lantzeko; eta, azkenik, Wee-kinn - Berrikuntzaren Astearen sendotzea, aurtengo laugarren edizioan bertaratze-markak hautsi dituena, 3.600 parte-hartzaile baino gehiagorekin.

Donostia UP! Planak hiriko Merkataritzako eta Ostalaritzako sektoreetara zuzendutako inbertsioaren guztizkoa 2 milioi euro ingurura igo da digitalizaziora, 45 urtetik gorako-en kontrataziora eta 30 urtetik beherakoen kontrataziora bideratutako laguntzetan. Ga-bonetako Azoka da nabarmendu beharretako bat, 322.000 bisitari baino gehiagorekin; gainera, sendotu egin du Donostiak Gabon garaian kalitatezko merkataritzako eskain-tza bati lotutako erreferente bilakatzeko apustua. Atal hori Gabonetako argien hedatze berritzaile bati lotua doa, bereziki nabarmendu dena bere sortze-gaitasunagatik Uru-mea ibaiaren gainean, zubiaren gainean edo geltokian.

SmartKalea proiektua ere sendotu da Alde Zaharrean eta haren erreplika egin da Al-tzan, Gipuzkoako Foru Aldundiari esker. Proiektu honek, alde batetik, eraldaketa digi-talerako aholkularitza hartzen du bere baitan, eta, bestetik, efizientzia energetikoari, mugikortasunari edo pertsonen zenbatzeari lotutako jardun eta gailuak.

2018/03/13-an argitaratua