Bretxako Arraindegia eraikinean egiten ari diren lanak burutu ahal izateko, datorren igandean, maiatzak 16, dorre-garabi bat jarriko da Aldamar kalean, 8:00etatik 21:00etara.
Horretarako, Salamanca pasealekua itxiko da eta egoiliarrentzako bakarrik utziko da sarbidea.
Aparkatutako eta bertan bizi diren ibilgailuen irteerak egin ahal izango dira Aldamar kaletik Jauregi Jeneralaren kalera eta bertatik Salamanca pasealekutik Etxague Jeneralaren kaletik pasata, Aldamar kalearen azken zatitik.
Espaloiaren zati baten itxiera Aldamarren
Oinezkoentzat moztuta dago Aldamar pareko Arrandegia eraikina igarotzen duen espaloia. Halaber, leku berean zeuden edukiontziak kale bereko 6. atarira aldatu dira.